Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (3105 erregistroak)
Aitorpen informatiboak
- Enpresari batek 3.005,06 eurotik gorako ibilgailua erosten badio Europar Batasuneko beste estatu-kide batean bizi den partikular bati, eragiketa hori sartu behar al du 347 ereduan?
- Zein IFZ aitortu behar du zerbitzuguneetan jasotako fakturen hartzaileak, zerbitzugunearen titularrarena edo fakturako idazpuruan agertzen den petrolio-konpainiarena?
- Zein zenbateko jaso behar da 347 ereduan, BEZan subjektu pasiboaren inbertsioa sortzen bada?
- 347 ereduan sartu behar al dira fiduziario gisa jarduten duten konpentsazio-batzordeei egindako lursail-emakidak?
- Lanbide-ordainsarien kobrantza kudeatzen duten erakundeen kasuan, ez al zergapetze bikoitza sortuko? Izan ere, ordainsari horiek, hala badagokio, atxikipen gisa aitortzen ditu ordainketa egiten duen pertsonak.
- Leasing-kuota edo maileguen bidez finantza-erakundeei ordainketak egitean, zein kontzeptu jaso behar dira 347 ereduan? Amortizazio-kuotak, interesak, komisioak...?
- Aseguru-etxeek egutegiko urtean zehar egindako aseguru-eragiketak sartu behar al dituzte 347 ereduan? Nola adierazten dira 347 ereduan aseguru-primak?
- Esportazioekin lotutako zerbitzuak 347 ereduan jaso behar al dira?
- Kooperatibetako bazkideak hirugarrentzat hartzen al dira 347 ereduaren ondorioetarako? Kooperatibek nahitaez aitortu behar dituzte bazkideei eginiko salmentak eta erosketak?
- 347 eredua aurkeztu behar al du urrutiko salmentak Espainiara egiten dituen Italiako enpresa batek zergak gure herrialdean egiteagatik, bai urrutiko salmenten muga gainditzen duelako, bai zergak hemen ordaintzea aukeratzen duelako?