Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (3070 erregistroak)
Aitorpen informatiboak
-
Kontuen abenduaren 31ko saldoari buruzko informazioa bakarrik, hau da, azken hiruhilekoko batez besteko saldoari buruzko informaziorik gabe ematen duten atzerriko finantza erakundeak (adibidez, Alemaniakoak edo Suitzakoak) egoteak 720 eredua aurkeztera derrigortuta dagoena salbuesten du datu hori aitortu beharretik?
- 720 eredua aurkeztu behar dute jarauntsi jasogabeek?, eta jaraunsleek?
- Testamentua egiteko ahalordea erabiltzearen zain dauden oinordetzek beren ondasuna osatzen duten ondasunen eta eskubideen gaineko informazioa eman behar al dute 720 ereduan?
- 720 eredua aurkeztu behar al du egoitza Bizkaian izanik Pertsona Fisikoaren Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 13/2013 FA) araututako araubidean mendean (Lurralde espainiarrera etxez aldatu eta zerga egoitza Bizkaian kokatzen duten langileak) dagoen pertsona fisiko batek? Eta bere ezkontideak eta seme-alabek?
-
Pertsona fisiko bat atzerrira lekualdatzen bada ekitaldia hasi ondoren, baina ekitaldi horretan bertan Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergaduna izaten jarraitzen badu, 720 aitorpen-eredua, atzerrian diren ondasun eta eskubideei buruzko urteko aitorpen informatiboa, aurkeztu behar al du?
- 2013ko abenduaren 30ean 50.000 euro zituela egun hartan atzerrian kokatutako bankuko kontu bat kitatu zuen pertsona fisiko edo erakunde batek, haren berri eman behar du 720 ereduan?
-
Egoitza Santuaren eta Espainiako Estatuaren artean 1979ko abenduaren 4an sinatutako Ekonomia Gaietarako Ituneko IV. artikuluko 1. idatz-zatian zerrendatutako elizaren erakundeek atzerrian dauden ondasunei eta eskubideei buruzko informazio adierazpenari lotutako 720 eredua aurkeztu behar dute?
- Pertsona fisiko batek zerga-egoitza Bizkaian dauka, jarduera ekonomiko bat egiten du eta bere kontabilitatea Merkataritzako Kodearen arabera kudeatzen du. Atzerrian kokatuta dauden eta kontabilitate horretan banaka erregistratuta eta identifikatuta dauden ondasun eta eskubideak aitortu behar ditu? Eta titularra ondasun eta eskubide horiek bere kontabilitatean erregistratuta dauzkan pertsona juridikoa edo erakundea bada?
- Zer esan nahi du atzerrian kokatutako ondasun eta eskubideak behar bezala kontabilizatzeak?
- Errenta eratxikipenaren araubideko erakundeek (Zergei buruzko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 34.3 artikuluan araututako erakundeek, adibidez ondasun erkidegoek, jabekideen erkidegoek, sozietate zibilek,...) atzerrian diren ondasun eta eskubideak aitortu behar dituzte? eta erakunde horietako kideek?