Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (946 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Bi zergadun ezkonduta daude 1998ko ekainaren 8tik foru komunikazioaren erregimenean eta biak 2003an erosi zuten Leongo apartamentu baten titularrak dira. 2010. urtean errentan eman zuten urteko 7.000 eurogatik.
Nola esleitzen dira etekin horiek?
Modu berean esleitzen al dira, irabazpidezko ondasunen eraentzean edo ondasunen banantze-eraentzean ezkonduta badaude?
- Bi zergadun foru komunikazioko eraentzean ezkonduta daude. Ezkontide bat Madrilgo higiezin baten titularra da, 2008an amak jarauntsian utzita eskuratu zuenarena. 2013ko ekitaldian, higiezin hori urteko 8.500 eurorengatik alokatu zuten.
Nola esleitzen dira etekin horiek?
- Zergadun bat alokaitzeko apartamenduaren titularra da. Errentamendu kontratuan semea, errentatzilearen moduan dago eta alokairuaren etekinak semearentzat dira. Nork aitortu behar du errendamendua?
- Nire senarra lonja baten jabe da nirekin ezkondu aurretik, eta ekitaldi honetan errentan emanda izan dugu. Banakako aitorpenak egitean, alokairuagatiko diru-sarrerak %50ean aitor ditzakegu?
- Noiz dago ohiko etxebizitzaren alokairuaren ziozko kenkaria aplikatzeko eskubidea?
- Zergadun batek etxebizitza eta bere garajea erosi zituen. Biak batera errentatu ditu. Errentariak etxebizitza ohiko bizileku gisa erabiliko du. Etxebizitzaren alokairuaren zatia garajearen alokairuaren zatitik bereiztu behar du ohiko etxebizitzako alokairuaren kenkaria aplikatzeko?
- Zergadun bat egoitza batera joan da bizitzera. Egoitzari hilero ordaindutako zenbatekoak etxebizitza alokairu gisa kendu ahal dira?
- Zergadun bat, lan arrazoiengatik, azken lau urteetan alokairu etxebizitza batean bizi izan da, Irun udalerrian. Denbora horretan Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren autolikidazioak aurkeztu ditu Gipuzkoako Foru Ogasunaren aurrean, lurralde historiko horretan egoiliar izaera duelako.
2013 ekitaldian, Maiatzean Barakaldon etxebizitza eskuratu du eta ordudanik bere ohiko etxebizitza da. Horregatik, ekitaldi honetako zergaren autolikidazioa aurkeztuko du Bizkaiko Foru Ogasunean. Likidazio horretan, Barakaldon eskuratutako etxebizitzan inbertsioagatiko kenkariari dagokion zenbatekoa kontsignatuko da.
Urtarriletik apirilera Irungo etxebizitzagatik ordaindutako dirua dela-eta ohiko etxebizitza alokatzeagatik kenkaria egiteko eskubidea izango du era berean?
- Bi zergadun ezkondu dira, baina lan arrazoiengatik bata Ermuan bizi da eta bestea Karrantzan. Bi udalerrietan etxebizitza bana alokatu dute. Bakoitzak alokairu gisa ordaindu duen dirua bere autolikidazioan kendu ahal du?
- Hiru zergadun, adiskideak 30 urte baino gazteago dira, alokairuko etxebizitza batean bizi dira. Hiruren ohiko etxebizitza da eta21.000 euro ordaindu dituzte denen artean alokairuagatik. Kontratua hiruen izenean dago. Zenbateko kenkaria egin dezakete nork bere aitorpenean ohiko etxebizitza alokatzeagatik?