Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (3070 erregistroak)
Aitorpen informatiboak
- Sozietateak batzeko prozesuetan, azkendutako sozietateak 347 eredua aurkeztu behar al du?
- Pertsona fisikoa den enpresari batek nahitaez aurkeztu behar du 347 eredua ohiko etxebizitza erosteagatik?
- Sozietate anonimo bat sozietate mugatu bihurtu da, jarduera aldatu barik. Subjektu pasibo beratzat jotzen al da 347 ereduaren aitorpenean 3.005,06 euroko zenbatekoa ezartzearen ondorioetarako, bai ondasun-ematetan bai eskuraketetan?
- Pertsona fisikoek eta errenta-eratxikipenaren araubidean dauden erakundeek aurkeztu behar al dute 347 eredua PFEZaren zenbatespen objektiboaren metodoaren bidez eta, aldi berean, BEZaren araubide erraztua edo nekazaritza, abelzaintza eta arrantzaren araubide berezien bitartez aitortutako jarduerengatik?
- Nortzuek aurkeztu behar dute 347 eredua Bizkaian?
- Zer zerrendatu behar da hirugarrenekin egindako eragiketei buruzko 347 ereduan?
- Hirugarrenekin egindako eragiketen urteko aitorpenean jaso behar al dira doan egindako eragiketak?
- Araudian ezarritakoaren arabera, 347 ereduan eskudirutan jasotako 6.000 eurotik gorako zenbatekoak sartu behar dira. Kontzeptu horren barruan sartzen al dira eramailearentzako txekeak?
- Arkitekto batek 12.000 eurotan zenbatetsitako etxebizitza bat jasotzen du bere proiektuetako baten kobrantza gisa, elkargo profesionalak eragiketa hori jaso behar al du 347 ereduaren aitorpenean?
- Enpresari batek 3.005,06 eurotik gorako ibilgailua erosten badio Europar Batasuneko beste estatu-kide batean bizi den partikular bati, eragiketa hori sartu behar al du 347 ereduan?