Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (3086 erregistroak)
Ekonomikoen erregistro-liburua
- Nola eta noiz aurkeztu 2023ko ekitaldiko 140 eredua?
- Nortzuek ez dute arteztu behar eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua?
- EzBeharrizanik ez badago, aurreko arautegiko liburuak barik arteztu daiteke eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua? Ahal bada, 140 eredua aurkeztu behar da?
- Aldi baterako eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua arteztu beharra kendu zaien zergapekoek noiztik aurrera arteztu beharko dute nahitaez?
- 30.000 eta 6.000 euroko mugak direla eta, etekinak edo sarrerak dira? Diru-laguntzak kontuan eduki behar dira? PFEZen 100 ereduko zer laukitan agertzen da datu hau?
- 30.000 € eta 6.000 €-ko mugak direla eta, sarrerak BEZarekin edo BEZ gabe zenbatu behar dira?
- 30.000 eta 6.000 euroko mugak direla eta, zergapeko batek bi jarduera egiten baditu, bata enpresa jarduera (sarrerak, guztira: 26.000 €) eta bestea lanbide jarduera (sarrerak, guztira: 5.000 €) eta bien etekinak zuzeneko zenbatespenaren bidez zehazten baditu, 2014an edo 2015an eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua arteztu behar du, sarreren batura 31.000 € dela jakinik?
- Pertsona fisiko bat enpresa jarduera batean aritu da 2012ko ekitaldian eta horri esker lortu dituen sarrerak 34.000 € izan dira guztira. Urte horretako azaroan baxa eman dio jarduerari. 2013ko urtarrilean alta eman dio lanbide jarduera bati eta horren bidez 5.000 € lortu ditu guztira. Jarduera horretan jarraitzen badu, eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua arteztu beharko du, kontuan izanik 2012ko ekitaldiko sarrerak horretatik salbuetsita egoteko muga gainditu duela?
- Ekonomialari bat besteren kontura aritzen da eta noizean behin ikastaroak ematen ditu unibertsitatean. Ez dio eman alta jarduera horri errenta-aitorpenean ezarri du jarduera horren guztirako sarrerak 7.000 € izan direla. EEEL arteztu behar du?
- 2014an edo 2015an jarduera bati ekiten dioten zergapekoek lehenengo xedapen iragankorrean ezarritako salbuespen-mugei heldu diezaiekete edo nahitaez arteztu behar dute eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua?