Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (3070 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Negozio-lokal baten gozamendunak errentan utzita dauka hirugarren bati.Ekitaldian zehar, sute bat gertatu zen, eta gozamendunak bere gain hartu zituen konponketa-gastuak; ez hobekuntza-gastuak, suteen aurkako asegururik ez dagoelako. Konpontze-gastuak hondakinak kentzea, igeltserotza-lanak, elektrizitate-lanak, zurgintza-lanak, moketa jartzea eta pintatzea izan ziren.
Gozamendunak deduzitu al ditzake konpontze-gastuak?
- Zergadun bat lonja baten jabe da, 2013. urtean 100.000 eurorengatik erosi zuena. Urte horretan bertan errentan eman zuen, eta horren ondorioz, 7.670 euroko diru-sarrerak eskuratu ditu (BEZa barne). Ekitaldian gastu hauek izan ditu: OHZ 110 €, lonja erosteko maileguaren interesak 7.000€, estolderia 10€, margoa 472€ (BEZa barne), asegurua 90€. Nola ordainduko du? Zer etekin garbi eskuratuko du?
- Zergadun bat lokal baten jabe da eta urte osoan alokatuta dauka. Lokalak sortzen dituen gastuak, besteak beste, OHZ, komunitatea eta energia elektrikoa, errentariak jasaten ditu dagokion ordainagirian. Gastu horiek kengarriak izango al dira?
- Zergadun batek lonja bat utzi du errentan, ile-apaindegiko negozio gisa berehala ustiatzeko. Instalazioak erosteko eta egokitzeko, mailegu bat eskatu zuen. Eraikinaren eta instalazioen amortizazio-gastuak eta interesen ordainketaren gastuak direla-eta, lehenbiziko urteko etekin garbia negatiboa da. Negozio baten errentamenduan, aplika al daiteke araudian ezarritako gastu kengarrien muga?
- Maileguan hartutako diruaz erositako negozio bat errentan utzi da. Etekina lortzeko beharrezko gastutzat hartuko al dira maileguaren interesak? Gastu kengarriak izango al dira?
- Nolako zerga-kalifikazioa dauka funtzionamenduan dagoen negozio baten errentamenduak (tabernak…)?
- Negozio bat daukat eta alokatu egin dut; horren ondoriozko gastuak sarrerak baino gehiago izan dira. Egotzi ahal dut etekin negatiboa PFEZen aitorpenean?
- Gela bat alokatzen bada edo etxebizitza bat azpierrentan ematen bada, nola zergapetzen dira sarrerak?
- Zergadun batek etxebizitza bat jabetzan eskuratzen du, eta, ondoren, biziarteko gozamena osatzen du, modu iraunkorrean bizi den pertsona baten aldeko prezioaren truke.
- Zergadun baten aldi baterako, 10 urterako, gozamen-eskubide erreala eratzen du beste baten alde, 100.000 eurorengatik. Ondoren, gozamendunak errentan ematen du higiezina urteko 20.000,00 eurorengatik.
Kapital higiezinaren zer etekin izango dute biek?