Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (3088 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Aurten jubilatuko naiz eta azken urteotan lan egin dudan nire jabetzako denda saltzeko asmoa daukat. Zelan deklaratu behar dut ondare mozkina?
- Ondasun-banantzeari dagokion araubide ekonomikoa duten senar-emazteak banatu egin dira. Bi ezkontideak etxebizitza baten jabekideak dira eta bien ohiko etxebizitza da, 2001eko abenduaren 1ean proindiviso erosita, guztira 200.000 eurokoa. Ezkontide bakoitza etxebizitzaren %50aren titularra da. Eskuraketa hori finantzatzeko, 200.000 euroko hipoteka-mailegua eskatu zuten ezkontideek. 2004ko ekainean, etxebizitzaren gaineko jabarikidetza desegin zen, eta emazteari esleitu zitzaion etxebizitza, senarra aurretik titularitatearen %50arekin konpentsatuta. Konpentsazio horretan, 100.000 euro ordaindu ziren eta amortizatzeke dagoen hipoteka-zorra oso-osorik bere gain hartuta zuen (150.000 €). Banantze-datan, etxebizitzaren balorazioa 350.000 €-koa da. Emakumeak 100.000 €ordainduz eta amortizatzeko dagoen hipoteka-zorra (150.000 €) osorik bere gain hartuz konpentsatzen du Zein zerga tratamendu du PFEZn higiezinaren gaineko titularitate-kuota eskualdatu duen ezkontideak jasotako diru-kopuruak?
- Zergadun batek “bestelako kafe eta tabernak” izeneko jarduera eramaten du aurrera alokatutako lokal batean. Horretarako erositako beste lokal batean instalatu nahi du eta bertan jarraituko du jarduera bera betetzen.
Jakin nahi du zelan ordaindu behar dituen zergak alokaturik daukan negozio lokala lekualdatzeagatik.
- Pertsona batek jarduera ekonomiko bat eramaten du aurrera alokatutako lokal batean eta kalte-ordain bat jasotzen du negozioaren lokalaren alokairu kontratua suntsitzegatik.
Zein tratamendu fiskala eman behar zaio jasotako kalte-ordainari jarduera uzten den kasuetan? eta jarraitzen badu?
- Alokairuan dagoen lokal baten jabeak errentariari intsuldaketa eskubidea eskuratu dio, gero hirugarren bati errentatzeko. Ordainketa hori gastu gisa tratatzea.
- Profesionalen sozietate zibil bateko bazkide batek sozietatetik banandu eta jardueran bera bakarrik aritzeagatik jasotako kantitateari eman beharreko tratamendua.
- 176/2016 FD Pertsona Fisikoen Errentaren eta Sozietateen gaineko Zergan 2017. urtean monetaren balio-galera zuzentzeko aplikatuko diren koefizienteak.
- Aldi baterako lehentasunezkotzat jotako jarduerak (2020 2021erako ekitaldietan)
- Bizkaiko Lurralde Historikoan mezenasgoaren ondorioetarako lehentasunezko jarduerak 2020rako, COVID-19rekin lotutakoak
- Zein betebehar formalik dute Jarduera ekonomikoak egiten dituzten zergadunek?