Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (58 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- 28 urteko zergadun bat ezkonduta dago eta 7.000€-ko errenta jasotzen du urtean. Ezkontidearen errenta 8.000€-koa da. Biak emaztearen gurasoen etxean bizi dira. Ez dute aitorpenik aurkezten. Gurasoek alabagatik aplika al dezakete kenkaria ondorengo gisa?
- 19 urteko pertsona batek PFEZren aitorpena aurkeztu du. Kengarria al da gurasoek aurkezturiko baterako aitorpenean?
- Familia-unitateko kidea da nire adin nagusiko seme ezgaia?
- Ondorengoen ziozko kenkaria aplika liteke ezkon ahaidetasuna dagoenean?
- Senar-emazte batzuek, zergaldian, adingabe bat hartu dute formalki herri erakundearen aurrean. Kenkaria aplika al dezakete adingabearekin baterako aitorpenean ondorengo gisa?
- Zein da harreraren kontzeptu juridikoa, salbuespenaren eta famili kenkarien ondorioetarako?
- Zergadun bat guraso bakarreko familia batekoa da, eta seme-alaba txikiak ez du errentarik. Zergaduna ekainaren 25ean hil zen eta hildako zergadunaren anaiak hartu du bere gain haren semearen tutoretza. Nola aplikatuko da ondorengoen gurasoen ziozko kenkaria ekitaldi horretan?
- Aplikatu dezakete ondorengoen kenkaria gurasoak ez diren ahaideek?
- Senar-emazteak abuztuaren 30ean dibortziatu ziren; 8 eta 9 urteko bi seme-alaba dituzte. Zergadunak irailean apartamentu bat hartu zuen errentan; bertan bizi da bera bakarrik, eta asteburuetan seme-alabak zaintzen ditu. Epaileak onetsitako hitzarmenaren arabera, zergadunari eratxiki zaio seme-alaben zaintza eta mantenua. Nork du seme-alaben ziozko kenkaria aplikatzeko eskubidea?
- Zergadun dibortziatu batek 8 eta 10 urteko bi seme-alaba ditu, mantenuen ziozko urtekoak ordaintzen dizkie, eta bigarrenez ezkondu ondoren, beste seme-alaba bat izan zuen, gaur egun 7 urte dituena. Zein izango litzateke ondorengoen ziozko kenkariaren zenbatekoa?