Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (145 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Pertsona bat 1998an hil zen, testamentu-ahalordea eman zion emazteari eta bere seme-alabak hainbanako jaraunsle izendatu zituen, emazteak ahalorde hori erabili ezean. Notariotzako eskritura publikoan, 2013an, bere aitaren jaraunspena (etxebizitza bat) adjudikatu zen. Foru-komunikazioaren bidez, alargunari ondasunen erdia zegozkion; gozamenari uko egin zion. Higiezinak 20013an eskualdatu zen.
- Nola kalkulatuko da 1994-12-31 baino lehen eskuratutako higiezin bat eskualdatzeagatiko irabazia?
- Ondare elementuak eskualdatzearen ondoriozko ondare galerak, eskualdatzaileak atzera eskuratzen baditu eskualdatu eta urtebete igarota. Zenbatu behar dira?
- Higiezin baten salmentaren irabazia edo galera kalkulatzea
- Ohiko etxebizitzaren salmentaren irabazia edo galera kalkulatzea
- Ohiko etxebizitza eskualdaketa, zein da zerga tratamendua?
- Hiri-plangintzan guztira 200m2 ezarri dira etxebizitza erabilerarako. 50m2 erabili nahi dira bulego edo estudiorako, eta gainerako 150 m2-ak etxebizitza erabilerarako. Zein da proposaturiko eragiketaren zerga-tratamendua?
- Pertsona batek etxea eraiki nahi du lur batean; horretarako, udalerriko hirigintza-arauen ondorioz, hektarea bateko lursaila erosi behar izan du. Jakin nahi du ohiko etxebizitzan inbertsioa egitearen ziozko kenkaria aplikatzeko eskubidea lur osora hedatzen den, edo higiezina eraikitzeko erabiltzen den lur-zatira bakarrik.
- Pertsona batek lurra eskuratzeko asmoa dauka, eta erosketa hipoteka mailegua eskatuta finantzatuko du. Lur horretan ohiko etxebizitza eraiki nahi du, baina ez daki eraikuntza legeak ezarritako lau urteko epean amaitu ahal izango duen, eta, beraz, bertan aurrefabrikaturiko etxebizitza instalatzeko aukera aztertzen ari da, harik eta behin betiko etxebizitza eraiki ahal izan arte.
Bere jabetzako lurrean instalatzen duen aurrefabrikaturiko etxebizitza ohikoa izan daitekeen jakin nahi du, ohiko etxebizitzan inbertsioa egitearen ziozko kenkariaren ondoreetarako.
- Pertsona batek dohaintza baten ondorioz etxabea bereganatu zuen. Ondoren, lokal hori etxebizitza bihurtzeko Udaletxearen baimena lortu zuen. Horretarako bizitzeko baimena eman arte birgaitzeko obrak ordaintzeko helburuarekin 100.000 euroko “zubi-mailegu” bat eskatu zuen. Aipatutako zubi-mailegutik bere baliogabetzerainoko interesak bakarrik ordaindu dira, behin betiko maileguarengatik ordezkatzearen bidez. 55.000 euroko ordainketa egin zuen kontura, burututako lanengatik. Era berean, obra, notarioaren ordainsari, tasatzaile, erregistroari… dagozkiena bezalako ordainketa gehiago egin ditu. Kengarriak dira zubi-maileguko interesak?