Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (15 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Pertsona bat dibortzioa eskuratzeko izapidetza-fasean murgilduta dago. Hori dela eta, 2008ko urrian irabazpidezko sozietatea desegin eta likidatu egin zuen. Une horretan, irabazpidezko ondarea ondoko hauek osatzen zuten: etxebizitza, garajea, lokala, inbertsio-funtsak, akzioak, autoa eta dirua, guztira 733.615,58 ?-ko balioarekin, eta horietatik 366.807,79 ? ezkontide bakoitzari dagokio. Irabazpidezko sozietatearen likidazioan kontsultagileari ondasunak esleitu zitzaizkion, 492.599,38 ?-ko zenbatekoarekin. Hori dela eta, senarrari 125.791,59 ? ordaindu behar izan zizkion (jasotako esleipenaren gehiegizko zenbatekoa konpentsatzeko). Hari atxikitako ondasunen artean familiako etxebizitza dago, eta horren balioa likidazioaren datan 450.810 ?-koa izan da. Kontsultagileak 50.000 ?-ko hipoteka-mailegua eskatu du, beste ezkontidearen mesederako egin behar duen konpentsazio-ordainketari aurre egin ahal izateko.
Kasuan kasuko kuoten gaineko ohiko etxebizitzan egindako inbertsioaren ondoriozko kenkaria eskatutako hipoteka-maileguari, 50.000 €, aplikatu dakiokeen jakin nahi du?
- Pertsona bat 2000n eskuraturiko etxebizitza baten jabekidea zen, bere arrebarekin zati berdinetan; etxebizitza hori orain pertsona horren ohiko etxebizitza da. 2009an, higiezinean zuen titulartasunaren kuota erosi zion arrebari, agiri pribatuan egindako kontratu baten bidez. Kontratu hori agiri publikoa izateko, eragiketa jabekidetasunaren amaieratzat aitortu nahi du, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren aitorpenean. Jakin nahi du, etxebizitza eskuratu duenez, ea etxebizitzaren beste 100eko 50aren kenkaria aplikatu ahal duen, ohiko etxebizitzan inbertsioa egitearen ziozkoa, jabekidetasuna iraungi egin baita.
- Irabazpidezko sozietatea 2009an likidatzearen ondorioz, ezkontideetariko bat senar-emazteek 2002an eskuraturiko ohiko etxebizitzaren adjudikazioduna izan da, eta beste ezkontideari konpentsazioa eman behar dio, gertaera horrek sortu duen gehiegizko adjudikazioagatik. Ordainketa horren zenbatekoa finantzatzeko, hipoteka mailegua eskatu du. Jakin nahi du ea ohiko etxebizitzaren ziozko kenkaririk aplikatu ahal duen, eskaturiko maileguaren zati nagusiari eta interesei dagokienez.
- Pertsona batzuek Sondikako udalerrian dagoen higiezin bat lortu nahi dute, euren ohiko etxebizitza izateko. Higiezin hori dagoen zonan, agian, hirigintza-prozedura bat hasiko da, eta, horren ondorioz, lortu nahi den etxebizitza hori duen eraikina, beharbada, eraitsi egingo da. Eraispen hori konpentsatzeko, eraikin berri bat emango diete zona horrexetan. Hauxe jakin nahi dute:
1) Higiezin hori eskuratu eta hiru urte igaro baino lehen utzi behar badute (lehen azaldutakogatik), ea etxebizitza horrek ohiko etxebizitza izaera galduko lukeen.
2) Ea lehenengo etxebizitzarako eskaturiko mailegua mantenduz gero ohiko etxebizitza eskuratzearen ziozko kenkaria jasotzen jarraitu ahal izango duten, kontuan hartuta mailegu hori trukaketan lorturiko etxebizitza berria ordaintzeko izango litzatekeela.
- Epaileak nire ohiko etxebizitza izango den etxebizitza bat adjudikatu dit. Nola kalkulatu behar dut nire kenkariaren zenbatekoa?