Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (49 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Ohiko etxebizitza hipoteka-mailegu baten bidez eskuratu zen, mailegua aldez aurretik amortizatzeagatik lortutako komisioa kengarritzat hartzen da?
- Zein kasu ez dira etxebizitza-erosketatzat hartuko kenkariaren ondoreetarako ?
- Kengarria al da jabeak maizterrari ordaindutako kalte-ordaina, errentamendu-kontratua nahitaez luzatzeko eskubideari uko egin diezaion? Eta desahuzioaren epaiketak abokatuei eta prokuradoreei eragindako gastuak? "
- Lau ekitaldietan pertsona batek ekarpenak egin ditu etxebizitza-kooperatiba batera eraikitzen ari den etxebizitza erosteko. Ekarpen horiengatik bidezko kenkariak aplikatu ditu PFEZen autolikidazioetan. Etxebizitzaren ematea asko luzatzen ari zenez, kooperatibarekin sinatutako kontratua suntsitu du eta ekarpen guztiak berreskuratu ditu.
Beste etxebizitza bat erosi nahi du kooperatibak sinatutako kontratua suntsitu ondoren itzulitako kopuruekin.
Kenkariak itzuli behar ditu?
- Nire ohiko etxebizitza izango den higiezina eskuratu dut, baina klausula etengarria dauka. Kengarriak ote dira niretzat higiezin hori erosteagatik ordaindu nituen zenbatekoak?
- %34ko desgaitasuna duen pertsona bat etxebizitza baten errentaria da eta eskaileran igogailua jartzeko 3.200 euro ordaindu ditu. Kontzeptu horrengatik kenkaria aplikatu dezake?
- Senar-emazte batzuek eraikitzen ari zen etxebizitza baten salerosketa-kontratua sinatu zuten. Urte batzuetan hainbat kopuru eman zizkioten sustatzaileari, eta haien araberako kenkariak aplikatu zituzten, ohiko etxebizitzan egindako inbertsioak ziren aldetik. Gero dibortziatu egin ziren eta salerosketa-kontratua suntsitzea erabaki zuten. Horren ondorioz enpresa sustatzaileari etxebizitzaren erosketaren kontura emandako 42.000 €-ak galdu zituzten.
- Pertsona batek etxebizitza bat saldu nahi du. Salmenta-prezioa hileka ordainduko litzateke 30 urtean, %2,7ko korritu-tasa aplikatuta. Kontratuan baldintza suntsiarazlea ezarri da; haren arabera erosleak ordaindu beharrekoa ordaindu ezean saltzaileak besterendutako higiezinaren jabetza berreskuratuko du. Gainera, saltzailea ordainketa geroratzen den aldian hiltzen bada, saltzaileek haren jaraunsleei ordaindu beharko dizkiete ordaindu gabeko zenbatekoak.
Erosleak aplika dezake ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkaria urte bakoitzean ordaintzen dituen kopuruengatik?
- Galdetzaileak eta bere emazteak ohiko etxebizitza berri baten eskuratzea eskrituratu nahi dute. Erosketa finantziatzeko 120.000 €-ko mailegu pertsonala eskatu diote kreditu erakunde bati eta, horrez gain, 60.000 €-ko mailegua ere eskatuko diote partikular bati (emaztearen gurasoei). Jakin nahi dute ea bi maileguak kengarriak izango diren.
- Ohiko etxebizitza erosteko, hipoteka-mailegu bat eskatu zen bere garaian. Mailegu hori ezeztatu eta partikular bati mailegu bat eskatu nahi zaio. Ken al daiteke partikularren arteko mailegu hori?