Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (26 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Etxebizitza kontu bateko saldoa ohiko etxebizitzaren birgaitze obretarako erabil daiteke?
- Pertsona bat etxebizitza kontuko titularra da 2003. urtetik, beraz, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergetan beharrezko kenketak egin ditu. Gaur egun, bere beharretara egokitzen den etxebizitza bat aurkitzea zaila egiten zaionez, justu gaineko atikoarekin duen komunikazioaren bidez bizitzen ari den etxebizitza handitzea pentsatu du. Atiko hau beste bizilagun batena da, zeinek agertutako alderdiari beste propietate baten eta 32.000 €ren truke emango dizkion. Behin aipatutako atikoren jabetza edukita, obra batzuk burutuko dira etxebizitzara lotu eta bizigarritasuna lortzeko egokitzearen helburuarekin (barneko eskailera baten eraikitzea, leihoen aldaketa, tarima jartzea, teilatua konpontzea, etab.). Era berean, arkitekto bat kontratatuko da obren kudeaketarako eta abokatu bat segregazio, anexio, finka berriaren erregistro eta atikoaren bizigarritasun berriarekin zerikusia duten tramiteak egiteko. Horrez gain, beheko solairutik bere pisura doan igogailu bat jartzea aurreikusten du, eraikinak ez duelako eta gainontzeko bizilagunek behar ez dutenez, ez dutelako ordaindu nahi.
- Pertsona batek etxebizitza kontu bat zabaldu zuen orain dela 5 urteeta kenkariak egin zitzaizkion 50.000 euroko oinarri edo zenbateko baten gainean. Urte honetan 30.000 euro eman zituen eraikitzen ari diren ohiko etxebizitza baten kontura, eta horretarako etxebizitza kontu horretako saldoa erabili du. Aurten ere beste 8.500 euro sartu nahi ditu etxebizitza kontuan. Jakin nahi du: 1) ea etxebizitza kontuari ekitaldi horretan egindako zenbatekoa kenkorra den Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan, betiere ohiko etxebizitzan egindako inbertsioari buruzko kontzeptua dela eta. 2) Zein den ohiko etxebizitza erosteko arautegiak ezartzen duen epea, kontuan hartuta, dagoeneko ordainketa partzialak egin baditu ere, higiezinaren eskriturak bi urte barru amaieran egingo direla.
- Pertsona batek 2000an lursail bat erosi zuen Bizkaiko udalerri batean, ohiko etxebizitza bat eraikitzeko asmoz. Etxebizitza kontu bat ireki zuen eta horren ondorioz kenkariak izan ditu aurreko ekitaldietan. Orain arazoak ditu eraikuntza lanei ekiteko eta ez daki zehazki lanak noiz hasiko diren. Indarreko arautegiaren aplikazioa dela-eta etxebizitza kontuaren indarraldia 6tik 8 urtera luzatu da. Jakin nahi du, arkitekto edo eraikuntza enpresa bati seinale bat ordaintzen badio etxebizitza kontua epea bukatu baino lehenago, ea ulertuko den etxebizitza kontu bati egindako ekarpenengatiko kenkariak ohiko etxebizitza erosteko erabili direla.
- Noiz hasten da zenbatzen epea etxebizitza-kontua aldatuz gero?
- Pertsona batek 2007an ireki zuen kontu bat, eta 2010ean etxebizitza-kontu gisa erabiltzea erabaki zuen. Horretarako, 5.000 euroko ekarpena egin du. Noiztik hasi behar da zenbatzen etxebizitza erosteko 6 urteko epea?
- Zein da epea inbertitzeko kreditu-erakundeetako kontuetan gordailatzen diren kopuruak?
- Zer gertatzen da lehenengoz etxebizitza kontua banketxe batean badaukat eta saldoa baldintza hobeak dituen beste batera eramaten badut?
- Etxebizitza kontuaren kopurua erabili nahi izanez gero ohiko etxebizitza erosteko edo birgaitzeko ez den helburu baterako, zien zerga tratamendurik du?
- Senar-emazte batzuk 2007an eskuratu zuten bere ohiko etxebizitza. Hau eskuratzeko mailegu bat harpidetu zuten. Etorkizunean ohiko etxebizitza berri bat eskuratzeko asmoa dute eta honen erosketarako etxebizitza-kontu bat ireki nahi dute. 1)- Posibleak dira oraingo ohiko etxebizitzaren maileguaren amortizazioan eta etxebizitza-kontuan gordailututako zenbatekoen ziozko kenkariak aplikatzea? 2)- Etxebizitza-kontuan egindako ekarpenaren ziozko kenkaria berehalakoa da? 3)- Zein ondorio izango luke 2007an eskuratutako etxebizitza besterentzeak ala ez besterentzeak?