Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (44 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Zein sarrera aitortu behar ditu hiri-higiezinak eta landa-higiezinak errentan-azpi-errentan emanda dituen jabeak?
- Zer-nolako etekina aitortu behar da alokatu gabeko higiezina batengatik?
- Zer diru-sarrera aitortu behar ditu jabeak errentan edo azpierrentan emandako lokalengatik?
- Nola kalkulatzen da errentaturiko lokal bati dagokion amortizazioa?
- Zergadun batek lonja bat eskuratu zuen 2008ko ekitaldian, gurasoen jarauntsian utzi ziotenean. 2015eko ekitaldian alokatuta izan du. Amortizazioari dagokion gastua sartu al dezake kapital higiezinaren etekin garbia kalkulatzeko?
- Zein da urte 1etik gorako aldian erabil daitezkeen ondasun higigarrien gehieneko amortizazioa, ondasun horiek lokal errentatzen denean higiezinarekin batera lagatzen direnean?
- 30 urtetik gorako higiezinen errentatu batean egindako obrak: leihoak aldatzea, pintatzea, komunak nahiz sukaldea aldatzea, lurzoruak aldatzea zein alikatatzea, iturgintza, etab. Zein dira hobekuntza gastuak eta zein konponketa nahiz kontserbazio gastuak?
- Errentamendurako erabiliko den higiezin zahar batean altzarien lorpena, segurtasun-ateen instalazioa, komunen nahiz sukaldearen eraikuntza eta parketaren finkapena finantzatzeko eskatzen diren maileguen interesak, kengarriak ote dira, aintzat hartuta etekinak sortzen dituzten ondasunak lortzeko edo hobetzeko inbertituriko inoren kapitalen interesak direla? Nola justifikatu ahal da hori?
- Urtearen erdian errentan emandako higiezin baten kasuan, urte osoan ordaindutako interesen guztizkoa kengarria izango litzateke, diru-sarreren mugekin, edo ordaindutako interesen erdia soilik izango litzateke kengarria?
- Zergadun batek etxebizitza bat erosi nahi du errentan emateko. Horretarako, etxebizitza hori erosteko eta errentan emateko prestatzeko (altzariak erostea, segurtasun-ateak instalatzea, komunak eta sukaldea eraikitzea, parkea jartzea…) mailegu bat eskatu du.
Maileguaren interesak kengarriak al dira? Nola justifika daiteke?