Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (40 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Caso práctico alquiler inmuebles distintos a vivienda
- Zergadun batek lonja bat eskuratu zuen 2008ko ekitaldian, gurasoen jarauntsian utzi ziotenean. 2015eko ekitaldian alokatuta izan du. Amortizazioari dagokion gastua sartu al dezake kapital higiezinaren etekin garbia kalkulatzeko?
- Zein da urte 1etik gorako aldian erabil daitezkeen ondasun higigarrien gehieneko amortizazioa, ondasun horiek lokal errentatzen denean higiezinarekin batera lagatzen direnean?
- 30 urtetik gorako higiezinen errentatu batean egindako obrak: leihoak aldatzea, pintatzea, komunak nahiz sukaldea aldatzea, lurzoruak aldatzea zein alikatatzea, iturgintza, etab. Zein dira hobekuntza gastuak eta zein konponketa nahiz kontserbazio gastuak?
- Errentamendurako erabiliko den higiezin zahar batean altzarien lorpena, segurtasun-ateen instalazioa, komunen nahiz sukaldearen eraikuntza eta parketaren finkapena finantzatzeko eskatzen diren maileguen interesak, kengarriak ote dira, aintzat hartuta etekinak sortzen dituzten ondasunak lortzeko edo hobetzeko inbertituriko inoren kapitalen interesak direla? Nola justifikatu ahal da hori?
- Zergadun batek etxebizitza bat erosi nahi du errentan emateko. Horretarako, etxebizitza hori erosteko eta errentan emateko prestatzeko (altzariak erostea, segurtasun-ateak instalatzea, komunak eta sukaldea eraikitzea, parkea jartzea…) mailegu bat eskatu du.
Maileguaren interesak kengarriak al dira? Nola justifika daiteke?
- Zergadun batek 2013ko ekitaldian lonja bat alokatu dio nerabe talde bati hileko 350 eurogatik. Hauek dira lokalaren urteko gastuak: OHZ+asegurua= 330 euro. Lokala 2010ean erosi zuen 72.000 eurogatik, lurzoruaren balioa %20a da. Errentariek argia eta ura ordaintzen dituzte.
Zer gastu ken ditzake zergadunak lokalaren errentamenduagatik?
- Zergadun bat lokal baten titularra da, eta alokatuta du urteko 8.000 eurogatik.
Hauek dira justifikatutako gastuak:
OHZren kuota: 360 Euro,
Iturgintzako konponketak: 10.000 Euro,
Jabeen komunitatea: 600 Euro,
Higiezina 180.000 eurogatik erosi zuen eta 80.000 euroko katastro-balioa du.
%20 lurzoruari dagokio.
Zein dira lokalaren errentamenduak izan ditzakeen gastu kengarriak?
Zein da egotzi beharreko etekina?
- Negozio-lokal baten gozamendunak errentan utzita dauka hirugarren bati.Ekitaldian zehar, sute bat gertatu zen, eta gozamendunak bere gain hartu zituen konponketa-gastuak; ez hobekuntza-gastuak, suteen aurkako asegururik ez dagoelako. Konpontze-gastuak hondakinak kentzea, igeltserotza-lanak, elektrizitate-lanak, zurgintza-lanak, moketa jartzea eta pintatzea izan ziren.
Gozamendunak deduzitu al ditzake konpontze-gastuak?
- Zergadun bat lonja baten jabe da, 2013. urtean 100.000 eurorengatik erosi zuena. Urte horretan bertan errentan eman zuen, eta horren ondorioz, 7.670 euroko diru-sarrerak eskuratu ditu (BEZa barne). Ekitaldian gastu hauek izan ditu: OHZ 110 €, lonja erosteko maileguaren interesak 7.000€, estolderia 10€, margoa 472€ (BEZa barne), asegurua 90€. Nola ordainduko du? Zer etekin garbi eskuratuko du?