Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (30 erregistroak)
Oinordetzak eta Dohaintza
- Ama Bilbon bizi zen, eta istripua izan zuen Menorcan han oporretan zegoenean; hango klinika batean ospitaleratu zuten, eta 8 hilabete eman zuen han sarturik, zendu den arte. Non aurkeztu behar da Oinordetzen gaineko Zerga?
- Ama Durangon bizi zen, eta bat-batean zendu zen Asturiasen bidaia egiten ari zela. Non aurkeztu behar da Oinordetzen gaineko Zerga?
- Aita zendu da, eta jaraunsleetako bat naiz, baina jarauntsiari uko egin nahi diot. Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga aurkeztu behar dut?
- 2004az geroztik ohiko egoitza Leioan daukan pertsona bat zendu, eta alaba eta ondorengorik ez daukan semea utzi ditu jaraunsletzat. Semeak huts eta soilik uko egin dio jarauntsiari. Ordaindu behar dute Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergagatik?
- 2004az geroztik ohiko egoitza Leioan daukan pertsona bat zendu, eta alabak eta semea utzi ditu jaraunsletzat. Semeak uko egin dio jarauntsiari, arreba baten alde. Ordaindu behar dute Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergagatik?
- Bilboko pertsona bat zendu zen, eta emaztea eta alaba adinez nagusi utzi zituen. Dirua eta bi ibilgailu zeuzkan. Alargunak ibilgailu bietako bat beretzat nahi du. Zer egin behar du?
- Ama zendu da, eta autoaren titulartasuna aldatu nahi dugu, gure haurrideetako baten izenean jartzearren.
- Aita 2017ko apirilaren 21ean zendu zen, zer epe daukagu 650 eredua aurkezteko?
- Aita 2017ko apirilaren 24an zendu zen, eta komisario bidezko testamentua egina zuen, foru-komisariotzat ama izendatuta. Zer epe daukagu 650 eredua aurkezteko?
- Amak, aitak eman zion testamentu-ahalordea 2017ko urtarrilaren 3an erabili zuen, zer epe daukagu 650 eredua aurkezteko?