Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (60 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Pertsona bati etxebizitza bat jarauntsi diote, eta bere ohiko etxebizitza izango da. Egin dezake ohiko bizitzan inbertitzearen ziozko kenkaririk?
- Pertsona bat eta horren emaztea, irabazpidezko araubidean ezkonduta, etxebizitza baten titularrak dira, eta etxebizitza alabari dohaintzan emateko asmoa dute. Dohaintzaren eraginezko gastu guztiak alabaren kontura izango dira, eta hori etxebizitza horren hipoteka maileguaren ordezko zorduna izango da. Dohaintza-hartzailea, 2004tik, etxebizitza-kontu baten titularra da, eta bertako saldoa 24.000 €-koa da. Hauxe jakin nahi dute: 1) Ea alabak, eragiketa horren ondorioz, ohiko etxebizitzan inbertitzearen ziozko kenkaria aplikatu ahal izango duen.
2) Ea alabak etxebizitza-kontuko saldoa aipaturiko maileguaren amortizazioan inbertitu ahal duen, egindako kenkarietarako eskubidea galdu barik.
- Kengarriak al dira etxebizitza erosteko maileguak eragindako gastuak?
- Etxebizitza eskuratze bezala kengarriak dira bankuek hipotekak ematerakoan eskatzen dituzten aseguruko prima gisa urtero ordaindutako kopuruak?
- Ohiko etxebizitza hipoteka-mailegu baten bidez eskuratu zen, mailegua aldez aurretik amortizatzeagatik lortutako komisioa kengarritzat hartzen da?
- Zein kasu ez dira etxebizitza-erosketatzat hartuko kenkariaren ondoreetarako ?
- Ohiko etxebizitza eskuratzearen ziozko kenkaria ezarri dakioke, bere maizter-botaketaren ondorioz ordaindutako kalte-ordainari, higiezinera egindako jabe/errentatzailearen egoitzaren leku-aldaketagatik? Eta maizterra botatzeko judizioak eragindako abokatu eta prokuradore-gastuei?
- Lau ekitaldietan pertsona batek ekarpenak egin ditu etxebizitza-kooperatiba batera eraikitzen ari den etxebizitza erosteko. Ekarpen horiengatik bidezko kenkariak aplikatu ditu PFEZen autolikidazioetan. Etxebizitzaren ematea asko luzatzen ari zenez, kooperatibarekin sinatutako kontratua suntsitu du eta ekarpen guztiak berreskuratu ditu.
Beste etxebizitza bat erosi nahi du kooperatibak sinatutako kontratua suntsitu ondoren itzulitako kopuruekin.
Kenkariak itzuli behar ditu?
- Pertsona batek %34ko ezintasuna du. Horrez gain, eskaileran igogailua jartzeko 3.200 € ordaindu dituen eraikin bateko maizterra da. Kontzeptu honengatik kenketa egin daiteke? Gainontzeko bizilagunek kenketa egin dezakete?
- Nire ohiko etxebizitza izango den higiezina eskuratu dut, baina klausula etengarria dauka. Kengarriak ote dira niretzat higiezin hori erosteagatik ordaindu nituen zenbatekoak?