Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (20 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Bikote moduan inskribatuta ez daude pertsona bik etxebizitza bat erosi dute erdi bana. Bietako bat bakarrik ageri da mailegu-hartzaile moduan, finantza erakunde batek bere langileei emandako mailegu hobariduna da eta.
Aplika dezakete kenkaria erdi bana (%50 bakoitzak)?
- Galdetzaileak etxebizitza bat eskuratu zuen 2014ko ekainean, trasteleku eta aparkatzeko plaza batekin batera, guztia 200.000 euroren truke, eta ordutik bere ohiko etxebizitza da. 2014tik bere bikotekidearekin bizi da etxebizitza horretan, eta joan den 2014ko urrian Izatezko Bikoteen Erregistroan izena eman zuten; ekonomia-harremanei dagokienez irabazpidezko erregimenaren arabera gidatzea hautatu zuten. Horregatik, galdetzailearen bikotekideak etxebizitzaren jabekide izaera jasotzea erabaki dute; horretarako, agertutako alderdiak higiezina irabazpidezko sozietatera gehituko du horretarako beharrezkoak diren eskritura publikoak notario aurrean sinatuz. Horrek PFEZan duen eragina jakin nahi du.
- Pertsona batek bere ohiko etxebizitza izango dena salerosteko kontratua formalizatu du. Kontratuan ezarri da hainbat kopuru ordaindu behar dituela aldi jakin batean eta azkenean, behar den guztia ordaindutakoan, kontratuak bere ondore guztiak sortuko dituela. Aplika daiteke etxebizitza eskuratzeagatiko kenkaria urtean ordaindutako kopuruengatik?
- Familiaren etxebizitzaren finantziazioan kontribuzio gisako zenbatekoak ordaintzeko obligazioa ezarriko balitz epailearen erabakiz, ohiko etxebizitzaren ziozko kenkaria ezartzeko eskubidea sorraraziko lukete aipatutako zenbatekoek?
- Irabazpidezko sozietatea 2009an likidatzearen ondorioz, ezkontideetariko bat senar-emazteek 2002an eskuraturiko ohiko etxebizitzaren adjudikazioduna izan da, eta beste ezkontideari konpentsazioa eman behar dio, gertaera horrek sortu duen gehiegizko adjudikazioagatik. Ordainketa horren zenbatekoa finantzatzeko, hipoteka mailegua eskatu du. Jakin nahi du ea ohiko etxebizitzaren ziozko kenkaririk aplikatu ahal duen, eskaturiko maileguaren zati nagusiari eta interesei dagokienez.
- Pasa den urtean interesatuak eta bere senarrak egitatez banatzea erabaki zuten eta bizileku ezberdinetan bizitzeko baimena eman zioten elkarri. Interesatua geratu zen familiaren bizilekuan bere seme-alabekin batera. Aurten, emaztea notarioaren aurrean agertu zen ezkontza-kapitulazioen egilespenerako. (Honen arabera, irabazpidezko ondasun guztiak bi ezkontideei dagozkie erdibana eta zati berdinetan) eta hitzarmen arau-emaile bat hizpatzeko. Emaztea, familiaren hipotekadun bizilekuan geratu denez, hipoteka hau bere osotasunean ordaindu beharko du. PFEZ-aren hurrengo aitorpenean hipoteka-maileguaren amortizatutako zenbateko osoa eta ordaindutako interesak ken ditzake interesatuak ekitaldiari dagokion aurten?
- Epaitza batek honakoa ezartzen du: konpentsazio-pentsioa eta mantenurako urtekoak ordaindu ordez, senar-emazteak bizi ziren eta, banantzearen ondoren, ezkontidea eta bien seme-alabak bakarrik bizi izango diren etxebizitza zergapetan duen hipoteka-kredituaren kuotak ordaindu behar direla. Tratamendu fiskala?
- Zergaduna dibortziatuta dago. Senar ohiarekin irabazpidezko araubidean egon zen ezkonduta. Oraindik ere biak dira elkarrekin bizi izan ziren etxebizitzaren gaineko hipoteka mailegua, baina zergadunak bakarrik ordaintzen ditu maileguaren kuota guztiak. Gainera, berari eman diote etxebizitzaren erabilera. Ez behin-behineko neurrien autoan ez dibortzioaren epaian ez da ezarri ezer maileguaren ordainketari buruz.
Jakin nahi du ea ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkaria aplikatzean berak bakarrik ordaintzen duen maileguaren guztirako zenbatekoa har dezakeen kontuan.
- 2011-02-16ko kontsulta. Zergaduna bananduta dago 2010eko otsailaren 10az gero bere gizon ohiarengandik; harekin ezkonduta egon zen irabazpidezko araubidean. Senar-emazte bien izenean dago biok oraindik ere titularrak direneko etxebizitza zergapetzen duen hipoteka mailegua, baina gaur egun emazteak egiten dio aurre maileguari dagozkion kuoten 100eko 100i. Gainera, berari esleitu zaio ezkontideen helbidearen erabilera. Ez behin-behineko neurrien autoan, ez dibortzioaren epaian, ez da ezarri ezer maileguaren ordainketari buruz.
Jakin gura du ohiko etxebizitzan inbertitzearen ziozko kenkaria aplika dezakeen berak bakarrik ordaintzen duen maileguaren guztizko zenbatekoaren gainean.
- Pertsona bat dibortzioa eskuratzeko izapidetza-fasean murgilduta dago. Hori dela eta, 2008ko urrian irabazpidezko sozietatea desegin eta likidatu egin zuen. Une horretan, irabazpidezko ondarea ondoko hauek osatzen zuten: etxebizitza, garajea, lokala, inbertsio-funtsak, akzioak, autoa eta dirua, guztira 733.615,58 ?-ko balioarekin, eta horietatik 366.807,79 ? ezkontide bakoitzari dagokio. Irabazpidezko sozietatearen likidazioan kontsultagileari ondasunak esleitu zitzaizkion, 492.599,38 ?-ko zenbatekoarekin. Hori dela eta, senarrari 125.791,59 ? ordaindu behar izan zizkion (jasotako esleipenaren gehiegizko zenbatekoa konpentsatzeko). Hari atxikitako ondasunen artean familiako etxebizitza dago, eta horren balioa likidazioaren datan 450.810 ?-koa izan da. Kontsultagileak 50.000 ?-ko hipoteka-mailegua eskatu du, beste ezkontidearen mesederako egin behar duen konpentsazio-ordainketari aurre egin ahal izateko.
Kasuan kasuko kuoten gaineko ohiko etxebizitzan egindako inbertsioaren ondoriozko kenkaria eskatutako hipoteka-maileguari, 50.000 €, aplikatu dakiokeen jakin nahi du?