Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (193 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- X jaunak, zenbait urtez Y jauna izan zuen bikotearekin batera, 180.000€-ko higiezin bat eskuratu zuen, %50ean; gainera, hipoteka-mailegua zuten, zati berdinetan. Jabarikidetza desegiteko eskrituran, higiezina eta ordaintzeke zegoen mailegu osoa (30.000€) Y jaunari esleitu zitzaizkion (200.000 €-ko balioa duena), eta 81.000€-ko konpentsazioa eman zitzaion X jaunari gehiegizko esleipenagatik.
Elkarrekin zituzten gainerako ondasunei dagokienez (ibilgailua, altzariak eta ostilamendua), esleipen-kontratu pribatua izenpetu dute eta X jaunak 5.000€-ko konpentsazioa egin behar izan dio bere bikoteari gehiegizko esleipenagatik (ondasunak 12.000€-an esleitu ziren). Zelan ordainduko dute errenta?
- Pertsona bati 5.000 €-ko saria eman diote telebistako lehiaketa batean eta, gainera, akzio batzuen salmentaren ziozko 4.000 €-ko galera du. Irabazia galerarekin konpentsa dezake?
- Pertsona batek ondoko sarrera hauek izan ditu ekitaldian:
2.500 €-ko dibidenduak kobratu ditu eta higigarrien kapitalaren 4.000 €-ko errendimendu negatiboa dakarkion asegurua erreskatatu du. Gainera, 3.000 €-ko ondare-irabazia ekarri dion higiezin bat saldu du.
Elkarren artean konpentsa ditzake zenbatekoak?
- Pertsona batek akzioak saldu eta, ondorioz, 1.000 €-ko ondare-irabazi garbia izan du. Gainera, ondare-galera garbia dauka higiezinen baten salmentagatik. Konpentsa ditzake irabaziak eta galerak?
- Kapital higigarriaren etekin negatiboa izan dugu, penalizazioa ezarri zaidalako ezarpena aurreratuta ezerezteagatik, eta bestalde, ondare-irabazia eskuratu dut akzio batzuk saltzeagatik. Etekin negatiboa ondare-irabaziarekin konpentsatu dezaket?
- Jaraunspenez jasotako higiezin bat transmititu dut. Galera bat zenbatu ahal dut?
- Ondare irabaziak eta Aurrezkiaren Oinarriaren errendimendu negatiboak elkarren artean konpentsa ditzake zenbatekoak?
- Nire semeari akzio batzuk dohaintzan eman dizkiot galerarekin, garajearen salmentan eskuratutako irabaziarekin konpentsatu dezaket?
- Ondare-galerak ondare-irabaziekin konpentsatu daitezke inolako mugarik gabe?
- Nola konpentsa dezaket galdu dudana lehentasunezko partaidetzengatik eta mendeko zorragatik?