Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (3071 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Komisioen ziozko diru-sarrerak nola sailkatzen dira?
- Nork egotzi behar du jardueraren etekina ?
- Nortzuek lortzen dituzte kargapeko etekinak?
- Zergaduna hil ostean, seme-alabek hartu dute familiako negozioaren ardura. Jarauntsia testamentua egiteko ahalordea noiz egikaritu zain dagoenez, ezkontidea da ondasun eta eskubideen gozamenduna. Nori egotzi behar zaizkio seme-alabek gauzatzen duten ekonomia-jardueraren ziozko etekinak?
- Irabazpidezko ondasunen eraentza eratu duten bi senar-emaztek osatutako sozietate zibila. Bazkide bakoitzak kapitalaren %25eko partaidetza dauka, baina bazkide bakarrak lan egiten du sozietatean. Nola sailkatzen dira egotzi beharreko etekinak?
- Zein zerga-araubideri lotu behar zaio zuzeneko zenbatespen darabilen enpresaburu baten ezkontidea den laguntzaile autonomoak aldi baterako ezintasunaren zioz jasotako prestazioa?
- Enpresa batentzako lan batzuk egin ditut profesional gisa 2013ko ekitaldian. Hala ere, hainbat arrazoi tarteko, 2014ko ekitaldian ordaindu dizkidate zerbitzuok. Zein zerga-ekitalditan egotzi behar ditut aipatutako etekinak?
- Ekonomia-jarduera bat gauzatzen dut eta sarrerak nahiz gastuak kobrantzak eta ordainketak egiten diren unean egotzi nahi ditut? Zer eskakizun bete behar ditut eta zein izapide egin behar?
- Nire ekonomia-jardueraren ondorioz, datozen bost urteotan ordainduko didaten salmenta egin dut. Nola egotzi beharko ditut sarrera horiek nire autolikidazioan?
- Zergadun batek informatikako gai batzuk inportatu ditu Hego Koreatik. Ordainketa dolarretan egingo da, hiru zatitan. Lehenengoa, salgaiak ematen direnean; bigarrenena, hiru hileko epean; eta hirugarrena, sei hileko epean.
Euro/dolar truke-tasak ekarriko dion galera egotz dezake zergaren sortzapen-aldian, nahiz eta aldi horretan azken bi ordainketak eginda ez izan?