Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (193 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Auziaren ondoriozko kostuak. Beste aldeari abokatu eta epaiketaren gastuak ordaintzearen zerga tratamendua.
- Gauza komuna banatzea, irabazpidezkoak desegitea edo erkideak banantzea
- Aitak abala jarri du bankuak semeari emandako mailegu batean. Maileguaren mugaegunean hura ordaindu ez duenez, mailegua ordaintzeko exijitu dio finantza erakundeak. Zerga tratamendua.
- Etxebizitzaren saltzaileak kontratua ez betetzea eta emandako diru-kopuruak bikoiztuta itzultzea. Etxebizitzaren salerosketa kontratuaren suntsiarazpenaren zioz jasotako kopurua: Auzi-jartzaileak etxebizitzaren salerosketa kontratu pribatua izenpetu du. Kontratua suntsiarazteko baldintzaren klausula bat ezarrita du, zeinaren bidez, saltzaileak kontratua betetzen ez badu, aurretik kontura emandako diru-kopuru guztiak itzuliko dizkion saltzaileak, baita kantitate bereko besteko kopuru bat ere, kalte-ordainen klausula penal lez. Baldintza hori gertatu da, zeren eta, ondoren, auzi-jartzaileak salerosketa kontratua suntsiarazi baitu eta kalte-ordainak eman dizkio erosleari. Zein ondorio du zergen aldetik?
- Zein zergalditan egotziko dira jarduera bati lotuta ez dauden ondasunen eskualdaketak?
Eta geroraturiko ordainketak eta bizi arteko errentak badira?
- Erregela berezia: Eperako salmentak edo geroraturiko prezioko salmentak (eraikitzen)
- Komunikazio-foruaren araubide ekonomikoaren mende ezkonduta nago, eta nire emaztearekin batera, aurrezki-kontua eta bonu batzuk ditut. Horrez gain, nire aitarengandik jarauntsiak jasotako akzio batzuk ditut, eta hartzaile, aseguratu eta onuradun gisa nuen aurrezki-/erretiro-plana berreskuratu dut. Nork aitortu behar du errentan?
- Galdetzaileak etxebizitza bat eskuratu zuen 2014ko ekainean, trasteleku eta aparkatzeko plaza batekin batera, guztia 200.000 euroren truke, eta ordutik bere ohiko etxebizitza da. 2014tik bere bikotekidearekin bizi da etxebizitza horretan, eta joan den 2014ko urrian Izatezko Bikoteen Erregistroan izena eman zuten; ekonomia-harremanei dagokienez irabazpidezko erregimenaren arabera gidatzea hautatu zuten. Horregatik, galdetzailearen bikotekideak etxebizitzaren jabekide izaera jasotzea erabaki dute; horretarako, agertutako alderdiak higiezina irabazpidezko sozietatera gehituko du horretarako beharrezkoak diren eskritura publikoak notario aurrean sinatuz. Horrek PFEZan duen eragina jakin nahi du.
- Kapitalaren irabazien gaineko murrizketa-koefizienteak aplikatzearen ondorioetarako, irabazpidezko sozietateak desegiteak eteten al du eskualdaturiko ondasunak eta eskubideak mantentzeko epealdia?
- Pertsona bat berak bakarrik 1993an erositako higiezin baten titularra da, ezkondu baino lehen erositakoa hain zuzen (1995). Higiezina bi ezkontideen ohiko etxebizitza da. Ezkondu zirenetik hona, etxebizitza irabazpidezko diruarekin zergapetzen duen hipoteka-maileguaren kuotei egin zaie aurre. Gaur egun, mailegu hori ia amortizatuta dago, eta etxebizitza irabazpidezko sozietatera ekarri nahi du. Jakin gura du irabazpidezko sozietateari eginiko ekarpenak zerga-ondoriorik duen berarentzat PFEZn.