Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (449 erregistroak)
BEZ
- Mediku batek etxebizitza bat errentan hartu du. Kontsulta etxean bertan dauka, eta han lan egiten du goizez. Alokairua hileko 1.000 eurokoa da, eta bulegoak etxebizitzaren azalera osoaren %15 okupatzen du. BEZa jasanarazi behar dio jabeak maizterrari? Zein oinarriren arabera?
- Merkataritzako lokal baten jabeak lokala alokatu zuen, kafetegi bat jar zezaten. Maizterrak alokairua ordaintzeari utzi dio, hortaz, jabeak auzi-eskea jarri du epaitegian, maizterra irtenaraziko. Nola sorrarazten da BEZa kasu horretan?
- 2011ko apirilean, lokal bat alokatu zen urtean 12.000 euroko zenbatekoaren truke. Alokairua bi urtetan behin eskatuko da, eta apirilean ordainduko. BEZa sorraraztea.
- Zerga-oinarriaren barnean al dago maizterrak jabeari berme gisa eman zion diru-kopurua?
- Zergadun batek merkataritza-lokal bat dauka behealdean, eta lau urteko alokatze-kontratua sinatu du. Lokala saltzeko aukera sortu zaionez, kontratua deuseztatzea erabaki du, maizterrari kalte-ordainak ordainduta. Zerga-oinarriaren barnean sartu behar du kalte-ordaina?
- Maizterrak lokala eskualdatzeko eskubidea baliatzen baldin badu, lokalaren jabeak duen ehunekoa BEZaren mende al dago?
- Lokal baten jabeak gastuak jasanarazten dizkio maizterrari: esate baterako, berokuntza-, elektrizitate-, komunitate-gastuak eta abar. Zerga-oinarrian sartu behar dira gastu horiek, alokairuarekin batera?
- Baldin eta pertsona batek etxebizitza bat errentatzen badu, BEZa jasanarazi behar al du?
- Zer erregimenetan ordaintzen dituzte alokatzaileek zergak BEZen?
- Garraiolari batek nagusiki hirugarren herrialdetarako garraioak egiten ditu, eta zerbitzu hori BEZa ordaintzetik erabat salbuetsita dago. Aplikatu ahal du koefiziente zuzentzaileren bat BEZaren moduluetan, zerbitzu hori emateagatik?