Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (179 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Senar-emazte batzuk 2007an eskuratu zuten bere ohiko etxebizitza. Hau eskuratzeko mailegu bat harpidetu zuten. Etorkizunean ohiko etxebizitza berri bat eskuratzeko asmoa dute eta honen erosketarako etxebizitza-kontu bat ireki nahi dute. 1)- Posibleak dira oraingo ohiko etxebizitzaren maileguaren amortizazioan eta etxebizitza-kontuan gordailututako zenbatekoen ziozko kenkariak aplikatzea? 2)- Etxebizitza-kontuan egindako ekarpenaren ziozko kenkaria berehalakoa da? 3)- Zein ondorio izango luke 2007an eskuratutako etxebizitza besterentzeak ala ez besterentzeak?
- Bateratzeko modukoak al dira etxebizitza kontu bati egindako ekarpenak eta etorkizunean nire ohiko etxebizitzaren eraikuntzaz arduratzen den kooperatiba bati egindako ekarpenak, kenkariaren mugaraino?
- Zelan kalkulatzen dira berandutza-interesak?
- Etxebizitza kontu bat daukat 60.000 euroko saldo batekin; horietarik 50.000 eurok eman didate kenkarietarako eskubidea. Etxebizitza kontuaren 20.000 euro erabili nahi izanez gero ohiko etxebizitza erosteko edo birgaitzeko ez den helburu baterako, zenbat itzuli beharra daukat?
- Pertsona batek 2014an zabaldutako etxebizitza kontu bat dauka , 10.000 euroko saldo kenkor batekin. 2017an konturako entrega bat egin zuen eraikitzen ari ziren etxebizitza bat erosteko; zenbatekoa 15.000 eurokoa izan zen eta etxebizitza kontuaren 10.000 euroak erabili zituen, kontua segituan ezeztatuz. Gainerako 5.000 euroengatik kenkariak izan ziren. 2018an beste etxebizitza kontu bat ireki du eta urtearen amaieran 8.000 euroko saldoa du. Kenkaria aplika daiteke?
- FA 13/2013 87.5b artikuluaren epea igarotzen bada etxebizitza erosi gabe, zer egin behar dut? Adierazpen osagarriak edo etekinen galeragatiko gehikuntza ezartzea? Lehenengo urtean egindako kenkariagatik bakarrik ordain nezake?
- Nola itzuli behar dira ?
- Interesatuaren neska-lagunak etxebizitza berri bat eskuratu du Galdakaon. Bien ohiko egoitza izan arren, neska-laguna da jabe bakarra. Etxebizitza eskuratzeko hipoteka-mailegu bat eskatu da eta interesatua bertan azaltzen da abal-emaile gisa. Maileguaren kuotak biek daukaten kontu batean daude helbideratuta; beraz, mailegua %50-ean ordaintzen ari dira. Ezkontzeko asmoa dute eta foru-komunikazio erregimena aplikatuko da. Mutil-lagunak ordaintzen ari den mailegu-kuoten %50 kendu ahal du etxebizitza-inbertsioaren ziozko kenkari gisa?
- Bikote moduan inskribatuta ez daude pertsona bik etxebizitza bat erosi dute erdi bana. Bietako bat bakarrik ageri da mailegu-hartzaile moduan, finantza erakunde batek bere langileei emandako mailegu hobariduna da eta.
Jakin nahi dute ea ohiko etxebizitzan egindako inbertsioagatiko kenkaria aplikatzean batak kontuan har ditzakeenez bestearen mesederako onartutako zorra dela eta ordaindutako maileguaren kuota guztien zenbatekoa.
- Pertsona bat babes ofizialeko etxebizitza baten adjudikaziodun eta titular bakarra da. Baina nahi du bere bikotekideak (ez dago harekin ezkonduta, ez eta erregistratuta ere izatezko bikote gisa) inbertsioaren %50 bere gain hartzea. Kontsultagilearen bikotekideak etxebizitza kontu bat zabalik dauka duela lau urtetik, eta horren kontura beharrezko kenkariak aplikatu zaizkio aurreko ekitaldietan. Jakin nahi du: 1) Kontsultagilearen bikotekideak etxebizitzan inbertitutako kopuruengatiko kenkaria egiteko ea beharrezkoa den ezkonduta edo izatezko bikoteen erregistroan inskribatuta egotea edo ea nahikoa izango litzatekeen bakoitzak jartzen dituen kopuruen notariotzat ziurtagiri bat aurkeztuta; 2) Ezkontzea edo izatezko bikote gisa erregistratzea beharrezkoa izanez gero, ea kontsultagilearen bikotekideak etxebizitza kontuan egindako ekarpenengatiko kenkarietarako eskubidea galduko lukeen, betiere kontuaren saldoa kontsultaren gaia izan den ohiko etxebizitzan inbertitzen duenean.