Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (193 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Iñakik 10.000€ irabazi ditu DYAk antolaturiko ongintza zozketa batean, eta Josebak 3 milioi euroko saria irabazi du BONOLOTOAN Zelan ordainduko du bakoitzak errenta?
- Saria irabazia dut bankuko bezeroen artean egindako zozketan. Nola aitortu behar dut PFEZn?
- S.M. batek fisioterapia eta errehabilitazio zerbitzuak ematen ditu eta sariak (saioak edo zentrora joateagatiko sariak) banatzen dizkie bezeroei, harientzat ezein jarduerarik egiten ez duten pertsona fisiko partikularrei; izan ere, bezeroak izatearen ondoriozko harreman juridikoak besterik ez dituzte. Zelan ordainduko dira zergak sari horietan?
- Ekonomi jarduera bat egiteko ondasun-erkidego bateko bazkide kapitalista da kontsultagilea. ekitaldi honetan, epaiketan erkidegoari ezarritako zigorraren ondoriozko kalte-ordainaren zatiari egin behar izan dio aurre jabekidea den aldetik. Izan ere, erkidego bateko kideak jarritako demandagatik egin zen epaiketa. Gainera, kontratatu behar izan dituen zerbitzu juridikoek eragindako gastuak izan ditu. Ondare galerarik al dakar horrek bazkide kapitalistarentzat?
- Pertsona batek, izandako trafiko istripuaren ondorioz eta epaileak hala ebatzita, berari eragindako kalte fisikoen ziozko kalte-ordainaz gain, ibilgailuak izandako kalteen ordaina ere jaso du. Zelan ordainduko da zerga azken horretan?
- Zein zerga-ordainketa dute hirugarren batengandik erantzukizun zibilaren ondorioz jasotako kalte-ordainek, gorabehera edo ezbeharra gertatzen denean?
- PFEZ salbuespena - Amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funtsa. Kalte-ordainak.
- Zein kasutan ordainduko dute zerga ondare irabazi gisa banako aseguru batetik jasotako diru-kopuruek?
- Kooperatibaren sozietate kapitalari eginiko ekarpenak itzultzea bazkidearen baxagatik. Zelan ordainduko dira zergak?
- Kobraturiko interesengatik zelan ordainduko dira zergak?