Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (3089 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Osasun-langileentzako doako aseguru kolektiboa (2020 eta 2021 salbuetsita).
- Nola zergapetzen dira ezkontideen arteko konpentsazio pentsioak eta mantenurako urteko ordainketak?
- Pertsona batek, dibortzio epaia dela bide, hilean behin, konpentsazio pentsioaren ordez, ezkontide ohia biziko den etxebizitza kargatzen duen hipoteka kredituaren kuotak ordaintzen ditu. Hileko ordainketa horiek ze tratamendu dute?
- Ezkontza desegitearen ondorioz atzerrian eman den epaia dela bide ezkontide batek bere emazte ohiari ordaintzen dion konpentsazio pentsioak ze tratamendu dauka?
- Banandutako ezkontide batek bere ezkontideari, konpentsazio pentsio gisa, hilero zenbateko bat ordaindu behar dio, izaera mugagabearekin. Biek adostu dute hileko ordainketen ordez kapital bakarra ematea. Zergen ordainketa ordaintzailearentzat eta jasotzailearentzat.
- 2023ko Errentaren zirriborroan jasoko al da 1979a baino lehen mutualitateetan kotizatu zuten pertsonei aplikatu beharreko murrizketa?
- Enpresako langile batek 2003tik enpresan izandako emaitzetan partaidetzaren ondoriozko zenbatekoa jasoko du, eta bigarrena 2005tik. Aitzatespen hori ekitaldi honetan gertatzeko aurreikusi da.
Zein da PFEZren zerga-tratamendua?
- Finantza erakunde batek, hiru urteko zenbait plan aplikatuz, kapitalaren ehuneko zati bat banatu du, baldintza mesedegarrietan, akzioak erabili ezin izateko egoeran 5 urtez edukitzeko baldintzarekin.
Plan horiek programa bakoitzeko ekitaldietan zehar helburu jakin batzuk lortzeari lotuta daude. Langile bakoitzaren parte hartzea berari esleitutako funtzioak ondo betetzearekin lotuta dago, urteko ebaluazioen arabera.
Lan egiten duen enpresaren akzioak erosteko aukeren gaineko eskubideak ematetik datozen etekinak etekin irregularrak dira?
- Zergadunak Altos Hornos de Vizcaya S.A. enpresa utzi zuen, erretiratu zelako, 58 urte zituenean, Meatzariaren Estatutua aplikatu baitzitzaion. GSINetik datozen prestazioez gain, enpresaren osagarri gisa zenbateko batzuk jasotzen ditu.
- 8 urtean sortutako lanaren etekinak jaso ditut, 500.000€. Badaukat zerga-oinarrian %50 integratzerik?