Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (97 erregistroak)
Aitorpen informatiboak
- Nortzuek dira 720 eredua aitortu behartuak?
- Nortzuek ez daude 720 aurkezteko behartuak?
- 2013ko ekitaldian pertsona edo erakunde egoiliar batek honako ondasun hauek izan ditu atzerrian: 2013ko abuztuaren 30era arte, apartamentu bat, 120.000 eurotan saldu zuena. Salmentaren zenbatekoa atzerrian kokatutako kontu batean sartu zen, zenbateko horren zati batekin atzerriko Inbertsio Fondo bateko partaidetzak eskuratu ziren, eta gainera, zati bat Espainiara eraman zuen. Amaierako egoera hau da: Fondoaren balioa 2013ko abenduaren 31n: 55.900 euro. Kontuaren saldoa: azken hiruhilekoko batez bestekoa: 58.900 euro; saldoa abenduaren 31n: 45.256 euro. Zein ondasun aitortu behar ditu zergapekoak 720 ereduan?
- Atzerrian kokatutako finka batzuen eskuraketa-balioa 71.000 euro zen. Finka horien titularrak 2013ko uztailaren 15ean finka bat saldu zuen 21.000 eurotan. 720 ereduan aitortu behar du saldutako higiezina ala bere jabetzapean 2013ko abenduaren 3an zeuzkan beste 2 higiezinak?
- Espainiako legediaren arabera nortasun juridikorik ez daukaten trust-en edo ondare-masen ondorioz, atzerrian kokatutako ondasun jakin batzuen eskualdaketa gertatzen da. Kasu horretan, nork aitortu behar ditu atzerrian kokatutako ondasun eta eskubideak?
-
Kontuen abenduaren 31ko saldoari buruzko informazioa bakarrik, hau da, azken hiruhilekoko batez besteko saldoari buruzko informaziorik gabe ematen duten atzerriko finantza erakundeak (adibidez, Alemaniakoak edo Suitzakoak) egoteak 720 eredua aurkeztera derrigortuta dagoena salbuesten du datu hori aitortu beharretik?
- 720 eredua aurkeztu behar dute jarauntsi jasogabeek?, eta jaraunsleek?
- Testamentua egiteko ahalordea erabiltzearen zain dauden oinordetzek beren ondasuna osatzen duten ondasunen eta eskubideen gaineko informazioa eman behar al dute 720 ereduan?
- 720 eredua aurkeztu behar al du egoitza Bizkaian izanik Pertsona Fisikoaren Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 13/2013 FA) araututako araubidean mendean (Lurralde espainiarrera etxez aldatu eta zerga egoitza Bizkaian kokatzen duten langileak) dagoen pertsona fisiko batek? Eta bere ezkontideak eta seme-alabek?
-
Pertsona fisiko bat atzerrira lekualdatzen bada ekitaldia hasi ondoren, baina ekitaldi horretan bertan Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergaduna izaten jarraitzen badu, 720 aitorpen-eredua, atzerrian diren ondasun eta eskubideei buruzko urteko aitorpen informatiboa, aurkeztu behar al du?