Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (25 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Noiz dago ohiko etxebizitzaren alokairuaren ziozko kenkaria aplikatzeko eskubidea?
- Zergadun batek etxebizitza eta bere garajea erosi zituen. Biak batera errentatu ditu. Errentariak etxebizitza ohiko bizileku gisa erabiliko du. Etxebizitzaren alokairuaren zatia garajearen alokairuaren zatitik bereiztu behar du ohiko etxebizitzako alokairuaren kenkaria aplikatzeko?
- Zergadun bat egoitza batera joan da bizitzera. Egoitzari hilero ordaindutako zenbatekoak etxebizitza alokairu gisa kendu ahal dira?
- Zergadun bat, lan arrazoiengatik, azken lau urteetan alokairu etxebizitza batean bizi izan da, Irun udalerrian. Denbora horretan Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren autolikidazioak aurkeztu ditu Gipuzkoako Foru Ogasunaren aurrean, lurralde historiko horretan egoiliar izaera duelako.
2013 ekitaldian, Maiatzean Barakaldon etxebizitza eskuratu du eta ordudanik bere ohiko etxebizitza da. Horregatik, ekitaldi honetako zergaren autolikidazioa aurkeztuko du Bizkaiko Foru Ogasunean. Likidazio horretan, Barakaldon eskuratutako etxebizitzan inbertsioagatiko kenkariari dagokion zenbatekoa kontsignatuko da.
Urtarriletik apirilera Irungo etxebizitzagatik ordaindutako dirua dela-eta ohiko etxebizitza alokatzeagatik kenkaria egiteko eskubidea izango du era berean?
- Bi zergadun ezkondu dira, baina lan arrazoiengatik bata Ermuan bizi da eta bestea Karrantzan. Bi udalerrietan etxebizitza bana alokatu dute. Bakoitzak alokairu gisa ordaindu duen dirua bere autolikidazioan kendu ahal du?
- Hiru zergadun, adiskideak 30 urte baino gazteago dira, alokairuko etxebizitza batean bizi dira. Hiruren ohiko etxebizitza da eta21.000 euro ordaindu dituzte denen artean alokairuagatik. Kontratua hiruen izenean dago. Zenbateko kenkaria egin dezakete nork bere aitorpenean ohiko etxebizitza alokatzeagatik?
- Zergadun bat alokatutako etxebizitzan bizi da, kontratua bere izenean bakarrik duela. Eraikin horretan bere seme ezkongabea bizi da, beharrizan ekonomikoak asetzen dizkiona, eta beraz alokairuaren gastua konpartitzen duena.
Semeak ohiko etxebizitzaren alokairuaren kenkariaren zati bat aplikatu ahal du?
- Zergadun bat banandu da. Hitzarmen arautzailean ezarri da bere ezkontide ohia eta bien seme-alabak bizi diren ohiko etxebizitzaren alokairua ordaindu behar duela. Era berean, zergadunak bere etxebizitzaren alokairua ordaintzen du. Kenkaria lor dezake bi alokairuengatik?
- Zergadunak zehar aurten banandu eta ezkontzaren ohiko etxebizitzan bizitzen jarraitu du , eta alokairua berak bakarrik ordaindu du; kenkari osorako eskubidea ote du?
- Errentatzen diren higiezinetan, zenbait gastu (Ondasun Higiezinen Zerga, komunitate gastuak eta abar) errentariari jasanarazten bazaizkio, gastu horiek kengarriak izango dira errentariarentzat ohiko etxebizitzaren alokairu gisa?