Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (193 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Nola kalkulatzen da eskuraketa balioa eskualdaketan?
- Pertsona batek ohiko etxebizitza dauka, 50 urtez hilero udal bati kuota bat ordaintzearen truke, errentatze prezio eta amortizazio kuota gisa. Kuota guztiak ordaindutakoan, erosketa aukera gauzatu du eta etxebizitzaren jabe bihurtu da. Horretarako, zenbateko txiki bat ordaindu du (eskrituretan eskuraketa balio gisa ageri da).
Zeintzuk izan behar dira etxebizitzak eskuratzeko data eta balioa gero eskualdatzeko?
- Nola eguneratzen dira eskuraketa balioak,eskualdatzeetan?
- Etxebizitzaren eskuraketa balioaren barruan al daude finantza erakundeek hipoteka-maileguak emateko baldintzetan sartu ohi dituzten bizi-aseguruen primak (zeintzuetan aseguru-hartzailea eta aseguruduna mailegu-hartzailea den, eta onuraduna kreditu erakundea den)?
- Pertsona batek ekitaldi honetan etxebizitza bat besterendu du,higiezinean gastuak eta inbertsioak egin ditu. Eskuraketa balioa gehitu da horrela?
- Pertsona batek 180.000 eurotan pisu bat erosi du. Eskualdaketen Atalak balioa berrikusi du, 200.000 euroko balioa emanez. Gero, pisua garestiago eskualdatu da. Zein da eskuraketaren balioa?
- Jabeen erkidego batek atezainaren pisua saldu du. Jabe bakoitzak nola deklaratu behar du salmenta hori PFEZean?
- Eskuraketaren balioa, leiho bikoitzaren instalazioak, eta igogailu seguruago baten instalazioak
- Jaraunspenez, bi anaiak higiezin baten jabetza soila eta amak biziarteko gozamena jasotzen dituzte. Jaraunspena onartu dute eta gero, finka eskualdatu denean, amak dagokion gozamen eskubideari uko egin dio, eta onartu du eskubide hori jabetza soilarekin finkatu dadila.
- 2001ean pertsona batek higiezin bat eskuratu zuen. 2003an amaitu zuen birgaitzen eta eraikuntzaren birgaikuntza eskritura 2006an egin zuen. Etxebizitza 2006an eskualdatu zuen. Birgaikuntzaren data gisa obra amaierako ziurtagiria zenbatu ahal da, ala eskritura formalizatzearen data hartu behar da kontuan?