Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (3094 erregistroak)
Aitorpen informatiboak
- Atzerrian kokatutako edo erregistratutako ondasun higigarriei dagokienez, noiz aurkeztu beharko da berriz 720 ereduaren aitorpena, aurreko ekitaldi batean aurkeztu bada?
- Zein ondasun eta eskubide ez dira aitortu behar 720 ereduan?
- Egoitza Espainian daukan pertsona fisiko bat, sozietate ez egoiliar baten bazkide den sozietate egoiliar baten bazkidea bada, zuzenean edo zeharka, zein betebehar dauzkate pertsona fisikoak eta sozietate egoiliarrak, informazioa emateari dagokionez?
- Egoitza Bizkaian daukan pertsona bat, sozietate ez egoiliar batzuen (bigarren maila) bazkide den sozietate ez egoiliar baten bazkidea (lehenengo maila) bada, zein informazio-betebehar dauka egoiliarrak erakunde ez egoiliarrei eta haien ondasunei dagokienez?
- Jabeen erkidego batek atzerrian kokatutako ondasunen eta eskubideen gainean informatu behar badu eta horiek haren kontabilitatean erregistraturik ez badaude legez ezarritako baldintzen arabera, erkideak beharturik al daude atzerrian kokatutako ondasunen eta eskubideen gainean informatzera, haien benetako titularrak direnez gero?
- Ondasunen erkidego batek atzerrian dituen ondasun eta eskubideen gainean informatu behar badu, erkideek ere aitortu behar izango dituzte?
- Errenta-eratxikipen araubidean dauden entitateak (ondasun erkidegoak, sozietate zibilak, jabe erkidegoak, jaso gabeko jarauntsiak etab), ez badute kontabilitate liburuak eramateko betebeharrik, beren kontabilitatean erregistratuta dauzkaten ondasun eta eskubideen berri ematetik salbuetsita gera daitezke?
- Bizkaian bizi den pertsona fisiko batek Bizkaian egoiliarra den konpainia baten kapital sozial osoa du. Horrez gainera, ez dauka behar bezala erregistratuta kontabilitatean zer partaidetza duen (ehuneko ehuna) atzerrian jarduera bat garatzen duen Frantziako konpainia baten kapitalean. Zer informazio-betebehar ditu pertsona fisikoak eta Bizkaian egoiliarra den sozietateak?
- 720 ereduan nahitaez bete beharreko eremuak
- Bizkaian egoitza duten senar-emateak, euren bi seme-alabekin, Frantziako inbertsio fondoetako partaidetzen titularitatea dute; fondo horien likidazio balioa 2013ko abenduaren 31n 185.000 eurokoa da. Ezkontide bat 2013. urtean hil da. Nork dauka 720 ereduan partaidetza horien gainean informatzeko betebeharra?