Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (3070 erregistroak)
Aitorpen informatiboak
- ¿Qué valor de adquisición debe consignar en el modelo 720 el titular de un bien inmueble adquirido por herencia o donación?
Zein eskuraketa-balio azaldu behar du 720 ereduan jaraunspen edo dohaintza bidez eskuratutako ondasun higiezin baten titularrak?
- Zein truke-tasa aplikatu behar da 720 ereduan aitortu beharreko ondasun edo eskubideari dagokion balioa kalkulatzeko, balio hori euroa ez den beste moneta batean ageri denean?
- Ondasun higiezin baten eskuraketa-balioan erosketatik eratorritako zerga eta gastuak sartu behar al dira?, eta ondasun higigarrien kasuan?
- Nola baloratu behar dira Norberaren kapitalak hirugarrenei laga zaizkiela adierazten duten baloreak, atzerriko merkatu antolatuetan negoziatzen ez direnak?
- Nola kalkulatu behar da atzerrian kokatutako eskudiruaren unitateko balioa?
- Zer unitateko balio esleitu behar zaio atzerrian jabetzan dauden urrezko lingoteei?
- 1. adibidea: 720 eredua ez da aurkeztu, hori egiteko betebeharra izan den arren, lau informazio-betebeharrak direla-eta [i) atzerrian kokatutako finantza-erakundeetako kontuak. ii) atzerrian gordailututako, kudeatutako edo lortutako balore, eskubide, aseguru eta errentak. iii) atzerrian kokatutako ondasun higiezinak eta horien gaineko eskubideak. iv) atzerrian kokatutako ondasun higigarriak eta horien gaineko eskubideak, edo atzerrian matrikulatuta edo atzerriko herrialdeetako erregistroetan jasota daudenak]. Beraz, zein da gutxieneko zehapena, aitorpenik ez aurkezteagatik? Eta 720 eredua informazio-betebeharretako bati bakarrik dagokionez aurkeztu behar bada, zein izango litzateke gutxieneko zehapena?
- 2. adibidea Zergapeko batek 720 eredua aurkeztu behar badu 205/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsitako zerga betebehar formalen Araudiaren 53 bis artikulua araututa dagoen informazio-betebeharrarengatik, atzerrian kokatutako hainbat banku-kontu direla-eta, eta hurrengo taulan ageri diren hiru kontuei buruzko informazioa aurkeztean datu batzuk edo datu-multzo batzuk isiltzen baditu edo osatugabe, zehaztugabe edo datu faltsuekin aurkeztu baditu.
Hurrengo taulan ageri dira 720 ereduan aitortu diren hiru kontuak. Datu zuzenak itzaleztaturik ageri dira eta "X" batekin falta direnak edo osatugabeak, zehaztugabeak edo faltsuak diren datuak edo datu-multzoak.
Datuak edo datu-multzoak
Sozietatearen izena
(izena)+ helbidea Identifikazio osoa BKK Ireki edo eman zeneko data saldoa
abenduaren 31n Batez besteko saldoa
Azken hiruhilekoan
1. Kontua X
2. Kontua X
3. Kontua X
Osatu gabe, zehaztu gabe edo datu faltsuekin aurkeztu dira hiru datu edo hiru datu-multzo, hiru kontu diferenteri buruz (hiru erregistro diferentetakoak). Zein izango litzateke gutxieneko zehapena? Eta adibidean planteatutako kasuari dagokion zehapena?
- Datuak isiltzea edo osatu gabe, zehaztu gabe edo datu faltsuekin aurkeztea, zein daturi edo zein datu-multzori buruz izan daiteke zerga arloko arau-haustea, Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arau Orokorraren Hogeita Zazpigarren Xedapen Gehigarriko 2. idatz-zatian ezarrita dagoenaren arabera?
- 4. adibidea
Zein dira aitorpena epetik kanpo aurkeztearen ondorioak?