Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (3086 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- 73 urteko pertsona batek, erretiroa hartzen duenean, diru-kopuru bat jasotzen du Gizarte Segurantzatik oroharreko prezioan, erretiroa 8 urtez atzeratzeagatik, 65 urte bete ondoren
- Pertsona batek ez du jasotzen laneko etekin izaera duen prestaziorik edo sorospenik. Gizarte Segurantzarekin kotizazioko Hitzarmen Berezia sinatu du, etorkizunean erretiratze pentsio bat kobratuko duela bermatzeko. Kotizazio horiek kengarriak dira?
- EEE batean sartutako aitorpen egilea. Ordaintzen dion aseguru-etxeak Gizarte Segurantzarekiko Hitzarmen Berezietako kotizazioak ere ordaintzen dizkio. Zuzena da aseguru-etxeak zenbateko horiek laneko etekin gisa sartzea?
- Pertsona batek, erretiratzeko eskubidea izan ahal izateko, Gizarte Segurantzarekin Hitzarmen Berezia sinatu du. Errentamenduengatiko higiezin etekinak ere badauzka, JEZaren 861-2 epigrafean alta hartuta. Jarduera hori garatzeko ez dauka horretara bakarrik bideratutako lokalik ezta langilerik ere. Kapital higiezinaren etekinetatik Gizarte Segurantzaren ordainketak kendu ahal ditu?
- Enpresaburu izandako pertsona batek Hitzarmen Berezia sinatu du Gizarte Segurantzarekin. Horren arabera, kotizatzen jarraitzen du, jarduerarik egiten ez duen arren. Kotizazio horiek kengarriak dira?
- Gizarte Segurantzan autonomoen araubidean edo etxeko langileen araubide berezian kotizatzen duten pertsonak, bakar-bakarrik etorkizunean pentsioa kobratu ahal izateko asmoz, ez baitute jarduerarik egiten, ez beren kontura ez inoren kontura. Laneko etekinik ez jardueren etekinik ez bada jasotzen, kuotak kengarriak dira?
- Apaiz bat 1977ko urtarrilaren 1era arte ez zuten sartu Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean. Horregatik, erretiroagatiko prestazioa murriztuta dauka, 29 urtez bakarrik kotizatu baitu. Halere, kotizazio aldia osatu ahal du, hilean behin ordainketak eginez edo ordainketa aldi bakarrean eginez. Horregatik, bere BGAE bat erreskatatu du, Gizarte Segurantzaren kotizazioen gabezia konpentsatzeko, ordainketa bakarra eginez, pentsio handiagoa jaso ahal izateko. Urte hartan, BGAE horrengandik kapital eran jasotako erretiratze prestazioaren %60ko integrazio portzentajea aplikatu zuen kontsulta egileak. Gizarte Segurantzari egin nahi dion ekarpena bere lan pertsonaleko etekinen gastu kengarria izango da?
- Izaera bereziko lan harremana duten komertzioko ordezkariek egiten duten jardueran dauden gastuak justifikatzeko modua.
- Bilboko Udaleko zinegotzi batek bere karguagatik 25.000 euro jasotzen ditu. Diru-sarrera hauek errentako iturri nagusia dira berarentzat. Bere alderdiari 10.000 euro ematen dizkio. Nola zergapetu behar zaizkio laneko etekinak?
- %67ko baliaezintasuna badaukat eta ekitaldi honetan osoa bajan eman badut aldi baterako ezintasunagatik, enpresak ordaintzen duena, lanean hobari gehitua jasotzeko eskubidea dut?