Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (3110 erregistroak)
Ez egoilarrak
- Zein da autolikidazioa aurkezteko epea eta, hala badagokio, establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarren diru-sarrera?
- Zer eredutan aitortu behar dira errentak?
- Zer agiri aurkeztu behar da autolikidazioarekin batera?
- Zertan datza EBko beste estatu batzuetako egoiliarrei aplikatu ahal zaizkien PFEZren arauen arabera zergapetzeko hautazko araubidea?
- Frantziako egoiliar bat Bizkaira etorri da bertako enpresa batek kontratatu duelako langileak zerbitzuak eman ditzan besteren konturako behargin gisa hiru hilean, 2020ko ekitaldian. Lanaren truke, langileak 20.000 euroko etekina eskuratu du eta gastu kengarrien zenbatekoa 1.200 eurokoa da. Non ordainduko ditu zergak eta nola?
- Frantzian bizilekua daukan langile bat Bizkaira etorri da lau hilabetez, bere enpresaren eskariz, merkatu-azterketa bat egitera. Non eta nola ordainduko du zerga?
- Nola ordaindu behar du zerga Bizkaiko enpresa batek kontratatuta Bizkaira 10 hilabeteko aldian lan egitera datorren ez-egoiliar batek?
- Hitzarmenik sinaturik ez daukan herrialde bateko egoiliar bat Bizkaira lan egitera etorriko balitz bost hilabeteko aldian, nola ordainduko luke zerga?
- Nikaraguan (herrialde horrekin ez da hitzarmenik sinatu) bizilekua daukan batek Espainiako Gizarte Segurantzak ordaindutako erretiro-pentsioa jasotzen du eta urtero 14.500 euro kobratzen ditu.
- Txinan bizilekua daukan pertsona fisiko batek 2.000 euroko interes gordinak eskuratu ditu 2020an (Bizkaian eskuratutakoak direla ulertuko dugu), eta % 19ko atxikipena egin zaio konturako atxikipen gisa, hots, 380 euro. Txinarekin sinatutako zergapetze bikoitzeko hitzarmenak dioenari jarraiki, zerga galdagarria ezin da izan interesen zenbateko gordinaren % 10etik gorakoa izan.