saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

FAQren bilatzailea



Bilaketa berria egin

Sozietateak etiketarekin egindako bilaketaren emaitza (83 erregistroak)

Sozietateak

Aurkezkeko epea
Aurkezteko beharra
Aurkezpenaren moduak
Arautegia

Zein dira Sozietateen gaineko Zergaren arau-berrikuntzak 2020ko ekitaldian? Kanpaina honen berrikuntzarik handiena 2019ko kanpainan sortutako ezohiko kenkari bat da, COVID-19aren krisiak eragindako egoera ekonomiko bereziaren ondoriozkoa. Kenkari hori enpresek jarduera ekonomikoari eusteko eta hura berreskuratzeko beharra arintzeko sortu zen, eta, hari esker, beren jardueran edo etekinetan garrantzizko murrizketa bat izan zutela egiaztatu zuten zergadunek zergaren kuota efektiboaren 100eko 60ra arteko besteko zenbateko bat izan zuten, maiatzaren 5eko 4/2020 FDAren lehen artikuluko Bat apartatuan zehaztutako helburuetarako. Helburuak hauek dira: 2020an sortutako zerga-oinarri negatiboa konpentsatzea; aktibo finko berrietan inbertsioak egitea; I+G+b proiektuak egitea, edo beste zergadun batzuek egindakoak finantzatzea —Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 64 bis artikuluak ezarritakoarekin bat—; enplegua sortzea, edo, azkenik, ekintzailetza sustatzea mikroenpresetan edo enpresa txiki eta ertainetan. Hori guztia, hurrengo ekitaldian aplikatzekoa, hau da, oraingo kanpainan aitortutakoa. Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailak 2020ko ekitaldiko sozietateen gaineko zergaren autolikidazioa prestatzeko garatu duen laguntza-programan taula bat sartu da, non kenkari hori aplikatu zuten entitateek justifikatu beharko baitute zertarako erabili dituzten baliabide horiek maiatzaren 5eko 4/2020 FDAren lehen artikuluko Bat apartatuan ezarritako baldintzen arabera. Lehenik, zerga-oinarri negatiboak edo kenkari baliodunak sortu beharko dira, eta, ondoren, aipatutako helburuetarako aplikatzeko aukera izango da. Artikulu bereko Bi apartatuan, 2020. urtean enplegua gehitzeko, igo egiten zen enplegu-sorkuntzaren ziozko kenkariaren muga —Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 66. artikuluan ezarritakoa— 5.000 eurotik 7.500 eurora igo da, 2020. urtean. Halaber, epealdi bererako, kenkariaren peko gutxieneko soldata gutxitu egin zen, dagokion lanbide arteko gutxieneko soldataren % 170tik % 150era. Langileen kopuruaren konputua eta haien ordainsaria direla eta, enplegua sortzeagatiko kenkaria (sortu eta mantentzea) dela-eta, eta entitatearen kalifikazioari eta gutxieneko tasa ezartzeari dagokienez, urriaren 6ko FDAren 3. eta 4. artikuluek malgutu egin dituzte konputuak eta epeak, salbuespenez, 2020ko martxoaren 16tik abenduaren 31ra bitartean. FDAren 1. artikuluko Hiru apartatuan, berriz, pertsona juridikoek egindako ekintzailetza-jarduera sustatzea xede duen neurri bat ezarri zen. Hari esker, pertsona juridikoek pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan aplikatu ahal izango dute mikroenpresetan edo enpresa txiki edo ertainetan egindako inbertsioengatiko kenkaria (pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan 2018an ezarria), betiere enpresa horiek sortu berriak edo berritzaileak badira. Halaber, koiuntura- eta salbuespen-izaerarekin, mikroenpresen edo enpresa txiki edo ertainen partaidetzak hartzea gehitu zaio kenkariaren aplikazio-eremuari, betiere betetzen badira start-up edo enpresa berritzailetako partaidetzen kasuan eskatzen direnen antzeko betekizunak. Kenkariak inbertsioaren % 10, 15 edo 20koak izan daitezke, inbertsioa gauzatzen den erakundeak betetzen dituen baldintzen arabera; inbertsioaren gehieneko oinarria, berriz, 100.000€, 150.000€ eta 200.000€ izango da, hurrenez hurren, eta 200.000€ guztiak betez gero. Haren arauketa espezifikoak zehazten duenez, kenkari berriak errespetatu behar du kuota likidoaren % 35eko muga, zergari buruzko arauaren 67.1 artikuluan jasoa, eta programako atal horretan – 35eko muga duten kenkariak– sartu da kenkari berria. Azkenik, 4/2020 FDAren 1. artikuluaren Lau apartatuan, amortizazio bizkortuko ezohiko mekanismo bat arautu zen, 2020ko ekitaldian eskuratzen diren aktibo berrietarako, 11/2013 FAren 21.2 artikuluan ezarritakoaren antzekoa, zeina programan emaitza zuzentzeko beste aukera batean gauzatzen baita. Bestalde, pasa den kanpainaren programan aurreratu zenez, 2020. urtean pizgarri fiskal iragankor bat ezarri da, sistema informatiko bat ezartzearen ondoriozko kostuak murrizteko; sistema horrek ondasun-emateak eta zerbitzu-prestazioak dokumentatzen dituzten erregistroen trazabilitatea eta bortxaezintasuna bermatu behar ditu eta Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez eragiketa ekonomikoen erregistro-liburu bat egiteko betebeharra bete. Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 122 bis artikuluko betekizunak betetzen dituen sistema informatiko bat erabiltzera behartuta dauden zergadunek sistema hori ezartzeko 2020. urtean egindako inbertsioen eta gastuen zenbatekoaren % 30eko kenkaria kuota osoan aplikatzeko eskubidea izango dute, Sozietateen gaineko zergari buruzko Foru Arauaren 25. xedapen iragankorrean —uztailaren 15eko 5/2020 FAren bidez gehitua— jasotako zehaztapen eta mugekin. Horrez gainera, urtarrilaren 19ko 2/2021 FDA dela bide —Kontseiluaren maiatzaren 29ko 2017/952 (EB) Zuzentarauaren erregelen transposizioa egiten du—, asimetria hibridoak deuseztatzeko beharrezko diren beste doikuntzak batzuk sartu dira. Europako Batzordearen 2019ko Erabaki baten bidez, kendu egin da portu-agintarientzako sozietateen gaineko zergaren salbuespena; haren ordez, kenkari fiskal espezifiko bat ezarri da, jarduera ekonomikotzat jotzen ez diren portu-zerbitzu eta -azpiegituretan inbertitutako zenbatekoaren baliokide izango dena. Hori guztia martxoaren 18ko 2/2020 Foru Arauan arautzen da, zeinak Sozietateen gaineko Zergari buruzko 11/2013 FA aldatzen baitu. Kanpaina honen laguntza-programak kenkaria jasotzen du, zeina zergari buruzko arauaren 60 bis artikuluan arautzen baita eta portu-agintaritzei bakarrik aplikatzen baitzaie. Bestalde, martxoaren 23ko 4/2021 FDAren 3. artikuluan, 2021ean pizgarri bat ezartzea aurreikusi da, aldi baterakoa, pandemiak jarduera bereziki ukitu dien errentariei laguntzeko; hala, akuilu bat ezarriko da beren jarduera egiten duten lokalen errentatzaileek beherapenak negoziatu ditzaten alokairuen errentetan. Zehazki, jarduera ekonomikoak garatzeko diren lokalen errentariek baldin eta 2020ko martxoaren 14tik aurrera adostu badituzte 2021eko hilekoei dagokien errentaren gutxitzeak, eta jarduera suspertzen ez bada hiru hilabetez gutxienez eutsi ondoren, orduan, errentariok gastutzat jo ahal izango dituzte 2021eko errentetan aplikatutako beherapenak. Programan jasota dago kenkari horren aplikazioa, baina 2021eko errentetarako baino ez da onartuko; beraz, 2020ko abenduaren 31ren ondoren amaitutako zergaldietan baino ezingo da aplikatu doikuntza hori. Pizgarri hau ondare-sozietateek ere aplikatu ahal izango dute. Aldaketa horien guztien ondorioz, aitorpen-ereduetan zenbait aldaketa ezarri dira. Horrez gainera, laguntza-programan, kontrol batzuk garatu dira; haien bidez, posible den partidetan kalkulu automatikoa ahalbidetzen da, eta kenkari berrien baldintza eta muga batzuk kontrolatzen dira, autolikidazioa prestatzeko lana errazteko eta partidetako kalkulu-, interpretazio- eta betetze-okerrak ahalik eta gehien gutxitzeko. Ildo horri jarraikiz, sozietateen gaineko zergaren laguntza-programan ohi den bezala, ahalik eta operatibo handienez janzten da programa hori, erabilera arintzeko.

Laguntzeko programa
Ereduak, imprimakiak

Eredu arrunta

Merkataritzako Errgistroa

Gordailu Digitala

Aitorpenei lotutako dudak; Norberaren datuak
Aitorpeneko norberaren datuak

Bilaketa berria egin