www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900011610

Zergatik ezin duzu aurte baterako zerga-ordainketa egin?



Zergatik ezin duzu aurte baterako zerga-ordainketa egin?

Araudia aldatu da. 2/2025 Foru Arauaren bidez, familia unitatearen kontzeptua arautzen duen 98. artikulua aldatu da.

  • Aldaketa honek baterako zerga-ordainketa aurkezteko aukerak mugatzen du.
  • Hori dela eta, aurreko ekitaldietan modalitate hori aukeratu ahal izan bada ere, aurten baliteke baldintzak betetzen ez izatea.

Nork egin dezake baterako zerga ordainketa gaur egun?

Ondoko familia unitateek egin dezakete

  1. Bi gurasoko familia-unitatea: Bi ezkontideek edo izatezko bikote erregistratu bateko kideek osatzen dutena eta, hala badagokio, haien ondorengoek.
  2. Guraso bakarreko familia-unitatea: Pertsona batek eta haren ondorengoek osatzen dutena, soilik honako kasu hauetan, pertsona honakoa denean:
    1. Alarguna.
    2. Ezkongabea, Jaiotza edo Adopzioaren Erregistro Zibileko ziurtagiri literalean guraso bakar gisa agertzen denean.
    3. Banandua edo dibortziatua, ebazpen judizial batek adierazten duenean ondorengoek haren mendekotasun ekonomikoa dutela soilik.
  3. Etxeko indarkeriagatik edo genero-indarkeriagatik zaintza esleitu zaion ondorengoak dituen zergadunak osatutako familia-unitatea, betiere egoera hori epai judizial bidez egiaztatzen bada.

Informazio gehiago: Baterako zerga-ordainketa


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali