Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900011543
Kutxa-irizpidea aukeratu ezean, administrazio-ebazpenaren data izango litzateke. Hau da, 2024an jasotako jarduera uzteagatiko laguntza baten itzulketaren kasuan, zeinaren administrazio-ebazpena 2025ean eman baita, ez da 2024ko adierazpena zuzendu behar; 2025eko ekitaldian egotzi behar da, orduan gertatu baita administrazio-ebazpena.
Gastu hori egozteko unean jarduera ekonomikorik egiten ez bada ere (erretiroaren kasuan, adibidez), gastu hori jarduera ekonomikoen etekinen kontzeptuaren barruan aitortu behar da, baina ez ditu bete behar jarduera ekonomiko bat gauzatzen denean normalean eskatzen diren betebehar formalak (erroldetan alta ematea, erregistro-liburua, etab.).
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.