Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900011531
Langile Autonomoen Araubide Berezira atxikitako zergadunei, dagokien urtean beren kuota ordaindu ondoren, Gizarte Segurantzak kuota hori erregularizatzen du ondorengo ekitaldi fiskalean.
Erregularizazio horrek diru-sarreretan eragin ditzakeen aldaketak ez dira kuota ordaindu zen ekitaldian egotzi behar, Gizarte Segurantzak erregularizazioa egin duen ekitaldian baizik. Beraz, zergadunek ez dute kuota ordaindu zen ekitaldia zuzentzeko idazkirik aurkeztu behar.
Aitzitik, gastu edo diru-sarrera hori (dagokionaren arabera) erregularizazio-ekitaldian egotzi behar dute, Eragiketa Ekonomikoen Erregistro Liburuan idatziz:
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.