www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900011447

13. artikulua. 12/2013 Foru Araua, ez-egoiliarren errenta-zergari buruzkoa. Bizkaian lortutako errentak

2026/01/01etik. 5/2025 FAk aldatua.

1. Bizkaiko lurraldean lortu edo sortutako errentatzat joko dira establezimendu iraunkorraren bitartez eta foru arau honetako 1.2 artikuluko b), c) eta d) letretan bildutako erregelen arabera lortutako errentak; erregela horiek pertsona fisikoei zein entitateei aplikatuko zaizkie.

Kasu hauetan ulertuko da pertsona fisiko batek edo entitate batek establezimendu iraunkorraren bitartez jarduten duela: batetik, edozein titulu dela medio, modu jarraitu edo ohikoan erabiltzen baditu edozein motatako langune edo instalazioak, non bere jarduera osoa edo zati bat burutzen duen; bestetik, egoiliarra ez den zergadunaren izenean eta kontura kontratatzeko baimena duen eta ahalmen horretaz ohikotasunez baliatzen den agente baten bidez jarduten duenean bertan.

Bereziki, hauek joko dira establezimendu iraunkortzat: zuzendaritzako egoitzak, sukurtsalak, bulegoak, fabrikak, tailerrak, biltegiak, dendak edo bestelako establezimenduak, meategiak, petrolio- zein gas-putzuak, harrobiak, nekazaritza-, baso- edo abere-ustiapenak, edo baliabide naturalen ustiapen edo erauzpenerako beste edozein toki eta sei hilabete baino gehiago irauten duten eraikuntza-, instalazio- edo muntaketa-obrak.

2. Bizkaian lortu edo produzitutako errentatzat joko dira establezimendu iraunkorrik gabe lortutako honako errenta hauek:
 
a) Ekonomia-ustiapenen etekinak, jarduerak Bizkaiko lurraldean egiten direnean.
b) Zerbitzu-emateetatik datozen etekinak, hala nola azterlan edo proiektuak egitea edo kudeaketarako laguntza tekniko edo sostengua ematea, baita zerbitzu profesionaletatik datozenak ere, zerbitzu-ematea Bizkaiko lurraldean egin edo erabiltzen denean. Kasu hauetan ulertuko da zerbitzu-emate horiek Bizkaiko Lurralde Historikoan erabiltzen direla: emate horiek Bizkaiko lurraldean egindako enpresa- edo lanbide-jarduerei zerbitzatzeko direnean, edo Bizkaian dauden ondasunei buruzkoak direnean. Zerbitzu-emate horiek Bizkaiko lurraldean egindako ekonomia-jarduerei partzialki zerbitzatzen dietenean, Bizkaian garatutako jarduerari zerbitzatzen dioten zatian soilik hartuko dira Bizkaian lortutakotzat.
Zerbitzua non erabiltzen den hartuko da kontuan, zerbitzua egin eta erabiltzen diren tokiak bat ez datozenean.
c) Artista edo kirolariek Bizkaiko lurraldean egindako jarduera pertsonaletik zuzenean zein zeharka datozen etekinak edo jarduera horrekin zerikusirik duen beste edozein
jardueratatik datozenak, artista edo kirolaria bera ez den beste pertsona edo entitate batek jaso arren ere.
d) Mendeko lanetik zuzenean edo zeharka datozen etekinak, lana Bizkaiko lurraldean egiten denean.
Ondorio hauetarako, kasu hauetan ulertuko da lana Bizkaiko lurraldean egin dela: Bizkaiko Administrazioak ordaindutako ordainsari publikoak direnean; edo ekonomia-jarduerak egiten dituzten pertsona fisikoek beren lan-jardueran ordaindutako lansariak direnean; edo Bizkaiko egoiliarrak diren erakundeek edo Bizkaian dauden establezimendu iraunkorrek nazioarteko trafikoan ari den itsasontzi edo aireontzi baten barruan betetzen den enplegu batengatik ordaindutako lansariak direnean.
Arestiko lerroaldean esandakoa ez da aplikatuko lana osorik atzerrian egiten denean eta etekin horiek izaera pertsonaleko zerga baten mende daudenean atzerrian.
e) Pentsioak eta antzeko gainerako prestazioak, Bizkaiko lurraldean emandako enplegu batetik datozenean, edo Bizkaiko lurraldean egoiliarra den pertsona edo entitate batek edo Bizkaian dagoen establezimendu iraunkor batek ordaintzen dituenean.
Pentsiotzat joko dira lehenagoko enplegu batengatik ordaindutako ordainsariak, langileak berak zein beste pertsona batek jasotzen dituen begiratu gabe.
Aurreko horien antzeko prestaziotzat joko dira, bereziki, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 18. artikuluko a) eta i) letretan aurrez ikusten direnak.
f) Zerga-egoitza Bizkaian duen entitate bateko administratzaileen, Administrazio Kontseiluko kideen edo kontseilu horren ordez ari diren batzordeetako edo ordezkaritza-organoetako kideen ordainsariak, artikulu honetako 4. zenbakian ezarritako zenbatekoan.
g) Zerga-egoitza Bizkaian duten euskal erakunde publikoen funts propioetako partaidetzatik datozen dibidenduak eta bestelako etekinak, baita entitate pribatuen funts propioetako partaidetzatik datozenak ere, artikulu honetako 4. zenbakian ezarritako zenbatekoan.
h) Kapital higigarriaren interesak, kanonak eta bestelako etekinak:

a ) Baldin eta zerga-egoitza Bizkaian duten pertsona fisikoek edo euskal erakunde publikoek ordaindu badituzte; halaber, multzo honetan sartuko dira entitate pribatuek edo establezimendu iraunkorrek ordaindutakoak, artikulu honetako 4. zenbakian ezarritako zenbatekoan betiere.
b ) Bizkaiko lurraldean erabilitako kapital-emateak ordaintzeko direnean.
Irizpide horiek bat ez datozenean, kontuan hartuko da zein lekutan erabili den ordaintzen den kapital-emate hori.
Kanon edo erregaliatzat hartuko dira ondoren adierazten direnen erabileragatik edo erabilera-emakidagatik ordaintzen diren kopuruak, direnak direlakoak:
- Literatur obren, lan artistikoen edo lan zientifikoen gaineko eskubideak, film zinematografikoen gainekoak barne.
- Patenteak, fabrika- edo merkataritza-markak, marrazkiak edo ereduak, planoak, formulak edo prozedura sekretuak.
- Programa informatikoen gaineko eskubideak.
- Industriako, merkataritzako edo zientzien arloko esperientziei buruzko informazioa.
- Laga daitezkeen eskubide pertsonalak (irudi-eskubideak, esaterako).
- Ekipo industrialak, merkataritzakoak edo zientifikoak.
- Aurrekoen antzeko eskubide guztiak.
Bereziki, halakotzat joko dira Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategina onetsi duen 1996ko apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege-dekretuak, Patenteei buruzko 1986ko martxoaren 20ko 11/1986 Legeak eta Markei buruzko 2001eko abenduaren 7ko 17/2001 Legeak babestutako eskubideen erabileragatik edo erabilera-emakidagatik ordaintzen diren kopuruak.

i) Bizkaiko lurraldean dauden ondasun higiezinetatik edo haien gaineko eskubideetatik zuzenean zein zeharka datozen etekinak.

(…..)

k) Ondare-irabaziak:

a ) Egoitza Bizkaian daukaten pertsonek edo euskal erakunde publikoek jaulkitako baloreetatik datozenean, baita entitate pribatuek jaulkitakoetatik datozenak ere, artikulu honetako 4. zenbakian ezarritako zenbatekoan.
b ) Bizkaiko lurraldean dauden ondasun higigarrietatik datozenean -baloreetatik datozenak salbu-, edo lurralde horretan bete behar diren eskubideetatik edo bertan gauzatzen direnetatik datozenean.
c ) Bizkaiko lurraldean dauden ondasun higiezinetatik edo lurralde horretan bete behar diren eskubideetatik edo bertan gauzatzen direnetatik datozenean. Bereziki, honako hauek dira letra honetan sartuta daudenak:
- Egoiliarra den zein ez den entitate bateko partaidetzetatik edo eskubideetatik datozen ondare-irabaziak, baldin eta entitate horren aktiboa batez ere euskal lurraldean dauden ondasun higiezinek osatzen badute, eta Bizkaian dauden higiezinen kontabilitate-balioa handiagoa bada gainerako lurralde historikoetako bakoitzean daudenen kontabilitate-balioa baino.
- Egoiliarra den zein ez den entitate bateko eskubideen edo partaidetzen eskualdaketatik datozen ondare-irabaziak, baldin eta eskubide-partaidetza horiek Bizkaian dauden ondasun higiezinen gaineko gozamen-eskubidea ematen badiote haien titularrari.
Ondasunak Bizkaian eta beste lurralde historiko batean edo gehiagotan daudenean, aipatutako irabazi horiek Bizkaian lortutakotzat joko dira, artikulu honetako 4. zenbakian ezarritako zenbatekoan.
d ) Zergadunaren ondarera sartzen direnean hala Bizkaiko Lurralde Historikoan dauden ondasunak, nola lurralde horretan bete behar diren eskubideak edo bertan gauzatzen direnak, aurretiazko eskualdaketa batetik etorri ez arren: hala nola jokoaren irabaziak.
 
3. Aurreko zenbakian zehaztutako irizpideen arabera, errenta bat aldi berean Bizkaian eta beste lurralde batean lortu dela uler daitekeenean, zergen ordainarazpena Bizkaiari egokituko zaio ordaintzailea pertsona fisikoa bada eta ohiko egoitza Bizkaian badu; pertsona juridikoa edo establezimendu iraunkorra balitz, berriz, artikulu honetako hurrengo zenbakian xedatutakoa aplikatuko da.

4. Aurreko 2. zenbakiko f) eta g) letretan, h) letrako a ) letran zein k) letrako a ) eta c ) letretan zehazten diren kasuetan, baita 3. zenbakian xedatzen den kasuan ere, horietan guztietan, entitate pribatuek edo establezimendu iraunkorrek ordaindutako errentak Bizkaiko lurraldean lortu edo produzitutzat joko dira. Hain zuzen ere, zenbateko hauek hartuko dira halakotzat:

a) Bizkaiko Lurralde Historikoan soilik tributatzen duten entitate edo establezimendu iraunkorrak direnean, ordaintzen dituzten errenta guztiak.
b) Bizkaiko Zerga Administrazioan nahiz beste zerga-administrazio batzuetan batera tributatzen duten entitate edo establezimendu iraunkorrak direnean, Bizkaian egindako eragiketa-bolumenaren proportzioan ordaintzen diren errenten zatia.

Hala ere, letra honetan aipatzen diren kasuetan, Bizkaiko Zerga Administrazioa eskuduna izango da etekin guztiei dagozkien zergak ordainarazteko, baita ez-egoiliarrei dagozkien itzulketak egiteko ere, baldin eta likidazioa ez-egoiliarra ordezkatuz aurkezten duten pertsona, entitate edo establezimendu iraunkorrak ikuskatzeko eskumena Bizkaiko Foru Aldundiari badagokio; nolanahi ere, batzuetan konpentsazioa egin beharko zaie beste zerga-administrazio batzuei, entitate ordaintzaileak haien lurraldeetan egindako eragiketa-bolumenaren proportzioari dagokion zatiarengatik.
 
5. Errenta kontzeptu bakoitza bere jatorriaren arabera kalifikatzeko, artikulu honetan xedatutakoa hartuko da aintzat eta, bestela, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauan ezarritako irizpideak.

2025/12/31ra arte.

j) Bizkaiko lurraldean dauden hiri-ondasun higiezinen titular diren pertsona fisiko zergadunei egotzitako errentak.
 
Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

e-mailez bidali