Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900011308
Egoitza elektronikoaren zerbitzuak egunean hogeita lau orduz egongo dira erabilgarri, urteko egun guztietan.
Nolanahi ere, egun baliodun edo naturaletan ezarritako epea zenbatzeko, eta interesdunek epeok betetzeari dagokionez, egun baliogabe batean egiten den aurkezpena hurrengo egun balioduneko gaueko hamabiak eta segundo batean egindakotzat joko da, salbu eta araudi batek beren-beregi onartzen badu harrera egun baliogabe batean egitea.
Diputatu Nagusiaren urriaren 6ko 179/2024 FDan, 2026an Bizkaiko Foru Aldundiaren eremuan egin edo aurkeztu behar diren egintza, izapide eta errekurtso guztietarako egun baliogabeak ezartzen dira.
| Egun-mota | Data(k) |
|---|---|
| Larunbata eta igandeak | Urteko guztiak |
| Euskal Autonomia Erkidegoko jaiegunak | Urtarrilaren 1a, urtarrilaren 6a, martxoaren 19a, apirilaren 2, 3 eta 6a, maiatzaren 1a, uztailaren 25a, abuztuaren 15a, urriaren 12a, azaroaren 1a, abenduaren 8a, abenduaren 25a |
| Bizkaiko (foru/udal) jaiegunak | Uztailaren 31, abuztuaren 28, abenduaren 24, abenduaren 31 |
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.