www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900011281
Senideek ohiko etxebizitza erosteko egindako dohaintzaren adibidea
ADIBIDE PRAKTIKOA:
Jonek eta Paula neska-lagunak, 35 urtekoak biak, ohiko etxebizitza erosteko asmoa dute laster (bi urte baino gutxiagoan). Jonen aitak 25.000 euro eman zizkion erosteko, eta osabak 10.000 euro; Paulari, berriz, bere ahizpak 20.000 euro, eta amak 20.000 euro. Kasu honetan:
- Jonek 35.000 € jaso ditu. 651 eredua aurkeztu behar du, eta bertan 30.000 €salbuetsita daude (adibidez, osabak emandako zatia eta aitak emandakoa 20.000 €), eta gainerako 5.000 euroak % 1,5ean ordainduko ditu, hau da, 75 €.
- Paulak 40.000 €jaso ditu. 651 eredua aurkeztu behar du, eta bertan 30.000 €salbuetsita daude (adibidez, ahizpak emandakoa eta amak emandako 10.000 €), eta gainerako 10.000 euroak % 1,5ean ordainduko ditu, hau da, 150 €.
Loturak
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli