www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900011277

Titulartasuna zuzendu nahi dut. Aurkeztu beharreko dokumentazioa



Katastroko titularrak dira ondasun higiezin baten osotasunaren edo zati baten gainean honako eskubide hauetako baten titulartasuna duten pertsona fisiko edo juridikoak:

  • a. Jabetza osoa edo ez hain osoa izateko eskubidea.
  • b. Gozamen-eskubide erreala.
  • c. Azalera-eskubide erreala.
  • d. Ondasun higiezin baten edo ondasun horri atxikita dauden zerbitzu publikoen gaineko administrazio-emakida.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
  1. Ondasunaren tituluaren fotokopia (eskriturak, epai judiziala edo administrazio-agiria) edo erregistroko ohar soila, ondasuna, azalera, mugak eta abar deskribatzen dituena.
  2. Titulartasuna negozio pribatu baten bidez eskuratu bada, titulu pribatuaz gain, dagokion zerga aurkeztu dela egiaztatu beharko da.
  3. Jaraunspenen kasuan, ez da titulartasun-aldaketarik egingo jarauntsia onartu arte. Aldaketaren eragin-data heriotza izango da.
 
 

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali