Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900011275
Katastroan eraikuntza-urtea eta birgaitze-urtea batera daude. Lehenengoak eraikinaren eraikuntza amaitu zen urtea adierazten digu (obra-amaierako ziurtagiria).
Eraikinaren birgaitze integrala gertatu bada, hura amaitzen den urtea ere grabatzen da.
Bi urte horiek daudenean, birgaitze-urtea hartzen da kontuan eraikuntzaren balorazioa egiteko.
Landa-eraikuntzetan erreforma-gradua eta -urtea daude, birgaitze integrala baino erreforma-maila txikiagoak zehazteko aukera ematen duena.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.