www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900011274

Eraikuntza kategoria zuzendu nahi dut. Aurkeztu beharreko dokumentazioa



Balio-txostenek 7 kategoria ezartzen dituzte hiri-eraikuntzetan eta 4 landa-eraikuntzetan. Kategoriak puntuak esleitzeko sistema baten bidez ezartzen dira, eraikuntza-mota bakoitzaren ezaugarrien arabera.

Adibidez, erabilera nagusia etxebizitza duten eraikinetan, hainbat ezaugarri erabili dira, hala nola igogailu bakoitzeko etxebizitza-kopurua, etxebizitza bakoitzeko batez besteko bainugela kopurua, berokuntza, etab.

Horregatik, eraikuntza-kategoria aldatzeko, eraikinaren ezaugarrien fitxa berrikusi beharko dugu, atributuren bat gaizki katastratuta balego ere. Eraikuntzen ezaugarrien fitxa www.bizkaia.eus/katastroan kontsulta eta deskarga daiteke, modu librean, identifikatu beharrik gabe.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Argazkiak edo beste edozein egiaztagiri.

 
 
 
 

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali