www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900011273
Elementuaren eraikuntzaren eta/edo erabileraren erabilera nagusia zuzendu nahi dut. Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Eraikuntzaren erabilera nagusia eraikuntza osoaren helburu nagusia da (etxebizitza, bulegoak, industria, etab.).
Elementuaren erabilera ondasun higiezinaren zati bakoitzaren (eraikuntza edo lurzorua) helburu zehatzari dagokio. Adibidez: etxebizitza-eraikin batean, elkarrekin bizi daitezke etxebizitzak, garajeak, trastelekuak, dendak, etab. Kasu horretan, eraikinaren erabilera nagusia etxebizitza izango da, eta elementu bakoitzak, berriz, merkataritza, trastelekua, garajea, etxebizitza, etab.
Elementuen erabilera aldatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Ondasunaren tituluaren fotokopia (eskriturak, epai judiziala edo administrazio-agiria) edo erregistroko ohar soila, ondasuna, azalera, mugak eta abar deskribatzen dituena.
- Erabilera aldatzeko lizentzia eta erabilera aldatzeko obraren amaierako ziurtagiria.
- Egungo egoeraren argazkiak.
- Orubeen kasuan: hirigintzako araudiak onartutako erabilerak jasotzen dituen hirigintza-zedula.
- Nekazaritza- eta abeltzaintza-erabilerako elementuen kasuan, Udalaren nekazaritza eta abeltzaintzako ziurtagiria eta egungo egoeraren argazkiak.
Eraikinen erabilera aldatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Eraikinaren erabilera nagusia udalerriko hirigintza-araudiak ezartzen du; beraz, onartutako erabilerekin hirigintza-zedula bat aurkeztu beharko da.
- Nekazaritza eta abeltzaintzarako eraikuntzen kasuan, Udalaren nekazaritza eta abeltzaintzako ziurtagiria eta egungo egoeraren argazkiak.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli