www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900011220
650 eredua nola ordaindu, aurkezpena telematikoa egiten badugu.
Aurkezpen telematikoan 650 eredua ordaintzeko (gogoratu dokumentu publikoa dutenak bakarrik aurkez daitezkeela), urrats hauek eman behar dira:
- Sartu egoitza elektronikoan eta hautatu 650 eredua izapidetzeko aukera.

- Norberaren izenean edo ordezkari gisa jarduten den adierazi.
- Fitxategi telematikoa hautatu eta bidali, beharrezko dokumentazioa erantsita.

- Ondoren, ordainketa-pasabidea erakutsiko da. Jarraitzeko, zenbatekoaren eskuinaldean dagoen gezian klik egin behar da edo lerroa aukeratu eta "Ordainketa kudeatu" sakatu.

- Azkenik, eskura dauden ordainketa-metodoetako bat aukeratu behar da.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli