www.bizkaia.eus/guregida

BAO 2025eko maiatzaren 20koa. 179/2025 FA, maiatzaren 12koa. Honen bidez, «Zigarreta elektronikoetarako likidoen eta tabakoarekin lotutako beste produktu batzuen gaineko zerga. Autolikidazioa» 573 eredua eta «Zigarreta elektronikoetarako likidoen eta tabakoarekin lotutako beste produktu batzuen gaineko zerga. Europar Batasunaren barruko bidalketen ondoriozko itzulketa egiteko eskaera» A24 eredua onesten dira, eredu horiek aurkezteko era eta prozedura ezartzen dira eta Zerga Bereziei buruzko Legearen 64 quinquies artikuluan aipatzen diren zergadunak lurralde-erregistroan inskribatzeko modua arautzen da.


 

 

Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Itunaren 33. artikuluaren arabera (12/2002 Legea), Fabrikazioko Zerga Bereziak, tabakoarekin lotutakoak barne, arau komunen bidez araututako zerga itunduak dira, baina foru-aldundiek aitorpen-ereduak eta ordaintzeko epeak onar ditzakete, eta ordainarazteko eskumena ere badute, sortzapena Euskal Autonomia Erkidegoan gertatzen bada.

Abenduaren 20ko 7/2024 Legeak fabrikazio-zerga berezi berri bat sartzen du, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, honako hauen gainean:

  • Zigarreta elektronikoetarako likidoak,
  • Nikotina-poltsak,
  • Botikak ez diren nikotinazko beste produktu batzuk.

Zerga hori Espainiako lurralde osoan aplikatzen da, Kanarietan, Ceutan eta Melillan izan ezik, eta egungo Tabako Laboreen gaineko Zergak estaltzen ez dituen produktuei eragiten die.

Zerga berezia denez, 38/1992 Legean eta haren erregelamenduan babesten da 1165/1995 Errege Dekretua, biak 7/2024 Legeak aldatuak.

 
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali