Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900011157
Kontuan izan behar da, erakundeak zergak ondare gisa ordaintzen dituenean, zerga-tasa progresibitatedun eskala bat dela, eta, aplikazioa kalkulatzen duen kuotaren eta artikulu horren arabera ordaindu beharko litzatekeenaren arteko konparazioa egitean, ondarezkoak sortutako gainerako errentak sartu behar direla.
2019tik ondare-izaera duen erakundea, ordura arte enpresa txikia izandakoa. 2024ko urtarrilaren 1ean, 2014ko urtarrilaren 1ean erositako lursail bat eskualdatu zuen.
10.000 euroko kontabilitate-mozkina, linealki banatua, edukitze-aldiko 10 urteetan. 5.000 euroko irabazia izango luke enpresa txikiaren aldiak, eta 5.000 eurokoa ondare-aldiak.
2024an 15.000 euroko errentamendu-sarrerak ere baditu
Ekitaldiko oinarria, ondare-tributazioaren arabera = 25.000 €(15.000+10.000)
Aplikazioak kalkulatuko duen kuota = 5.475 €
1. aldia: Enpresa txikia:
Enpresa txiki gisa egindako aldiari dagokion irabazia = 5.000
Enpresa txiki gisa ordaindu beharreko kuota = 1.000 ( % 20* 5.000)
2. aldia: Ondarea
Ondare-oinarria, ondarezkoa izan den aldiari dagokion irabazia bakarrik barne hartuta = 20.000 (15.000+5.000)
Kuota, ondarezkoa izan den aldiari dagokion ondare-irabazia bakarrik barne = 4.325
Bi aldietako kuota guztira = 5.325 (1.000+4.325)
Doikuntza negatiboa 117.3 = (5.475 – 5.325) = 150
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.