Ohiko etxebizitzaren errentamendua: lauki berri bat, rentaweb zirriborroan, "Bizkaian eta Katastroko titulartasunarekin"
2024ko ekitaldirako eta hurrengoetarako, errenta-zirriborroan, "Ohiko etxebizitza alokatzeagatiko diru-sarrerak errentariarentzako" atalean, lauki bat sartu da, errentamendu-eremu tentsionatuen estatistikarako.
Higiezina Bizkaian badago eta katastroko titulartasuna badu – Markatu BAI aukeratu errentan hartutako higiezina, "k" laukian, bete beti 0 baino gehiago eta 366 baino gutxiago
Gerta daiteke higiezina Bizkaian egotea eta katastroan ez agertzea titular gisa, ondasunak senarraren izenean bakarrik agertzen direlako katastroan, edo oraindik titulartasun-aldaketarik ez zegoen jaraunspenak, etab. (ez da higiezinik ateratzen laukian), kasu honetan - EZ markatu eta errentan hartutako higiezinaren helbidea eta zenbaki finkoa bete.
Higiezina Bizkaian ez badago - Markatu EZ, eta bete errentan hartutako higiezinaren helbidea eta zenbaki finkoa
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.