www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900011120

Senitartekoen dohaintza etxebizitza erosteko (Oinordetza eta Dohaintzen gaineko zerga ordaintzea)



Berritasuna (indarrean 2026/04/23tik aurrera)

Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergatik salbuetsita daude eskudiruzko dohaintzak, baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Dohaintza-hartzaileak (dirua jasotzen duten pertsonak): 36 urtetik beherako zergadunak
  • Emaileak (dirua ematen duen pertsona): ezkontidea edo izatezko bikotekidea, aurrekoak, ondorengoak edo hirugarren mailarainoko alboko ahaideak, jatorria ahaidetasunean, odolkidetasunean, ezkontza-ahaidetasunean, izatezko bikotea eratzearen ondoriozko harremanean, adopzioan edo harrera iraunkorrean dutenak.
  • Dohaintzaren helburua: dohaintza-hartzaileak bi urteko epean ohiko etxebizitza jabetzan eskuratzea.
  • Dohaintza-hartzaile bakoitzak atal honetan xedatutakoa aplikatzeko eskubidea duten dohaintza guztien gehieneko zenbatekoa 30.000 eurokoa izango da.
  • Dohaintzaren baldintzak salbuetsita egoteko:
    • Dohaintza-hartzaileak 2 urteko epean erosi behar du etxebizitza, dohaintzaren datatik zenbatzen hasita, edo, ondoz ondoko dohaintzarik badago, lehenengo dohaintzaren datatik zenbatzen hasita.
    • Zergaren autolikidazioa epe barruan aurkeztu behar du (651 eredua).
    • Dohaintzaren dokumentu publikoan edo pribatuan berariaz jaso behar da dohaintzan emandako zenbatekoaren xedea dohaintza-hartzailearen ohiko etxebizitza erostea dela, bai eta eskualdaketa egiaztatzen duen agiria ere.
    • Dohaintza-hartzaileak 36 urtetik beherakoa izan beharko du zergapeko egitatea gertatzen den unean.
 

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali