Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900011055
Konpentsazioa jarduera ekonomikoaren etekin garbiaren % 10ekoa izango da, baldin eta benetan betetzen badira Batuz betebeharrak (TicketBAI fakturak egitea eta EEEL berria eramatea) eta zergaduna Batuz sistemari borondatez atxiki bada:
Zergadunaren erantzukizuna da PFEZren aitorpenean Batuz konpentsazioa ez adieraztea aurreko baldintzak betetzen ez baditu.
2024an Batuz ezartzearekin lotutako gastuak edo inbertsioak egin badira (ordenagailuak edo inprimagailuak bezalako ekipo informatikoak erosi eta instalatzea, software-instalazioa edo antzekoak), PFEZren aitorpenean gastu edo inbertsio horien % 30eko kenkaria aplikatu ahal izango da, "Batuz sistemaren ezarpena sustatzeagatiko kenkaria" atalean.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.