www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900010771

Zaintza eta jagoletza partekatua.



Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2024/01/01

Nork du kenkaria aplikatzeko eskubidea?

Zaintza eta jagoletza partekatua ezarri den kasuetan, kenkaria zergaldian zenbateko handiena ordaintzen duen gurasoari soilik aplikatuko zaio.

Zein da kenkariaren oinarria?

Kenkariaren oinarria izango da egindako kontribuzioa edo ordainketa beste gurasoaren kontribuzioaren zenbatekoan gutxitzearen emaitza. Oinarri horri ehuneko eta muga orokorrak aplikatuko zaizkio (kenkari-oinarriaren % 15, seme-alaba bakoitzeko ondorengoengatiko kenkariari dagokion zenbatekoaren % 30eko mugarekin).

Eta bi gurasoek zenbateko bera ordaintzen badute?

Kenkaria ez da aplikatuko baldin eta bi gurasoek zenbateko bera ordaintzen badute zergaldian zehar elikagaiengatik.

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2023/12/31

2024a baino lehenagoko zergaldietan, bi gurasoek kenkaria aplikatu ahal izango dute ordaindutako kopuruengatik, zenbateko eta muga orokorrekin, zaintza eta jagoletza partekatua badute ere. Hori guztia, betiere kenkaria aplikatzeko baldintzak betetzen badituzte.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali