www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900010707

Nola eskura dezaket Bizkaian higiezinen titular gisa jasota dauden hildakoen katastroko txostenen jakinarazpena?



Hildakoen katastroko txostenen jakinarazpena bere ORDEZKARIA den pertsonak eskuratu ahal izango du,

A) Ordezkari bat inskribatuta badu:

  • Bizirik dagoen ezkontidea badu, lehenetsita dago ordezkari gisa inskribatuta.
  • Beste jaraunsle bat bada: erregistroan kontatuz gero, zerga-arloko ordezkarien erregistroan inskribatu zen (normalean, errenta aurkezteko inskribatu zen).

Ordezkaria egoitza elektronikoan identifikatuko da, eta identifikatu ondoren, nire gestioetara sartu beharko du > Nire espedienteak:

 
Sarbidea: espedienteetara ordezkariaren fitxatik sartzen da


B) Ordezkari bat inskribatuta ez badute (ez du ezkontiderik eta ez da inor inskribatu ordezkari gisa) eta espedientea ikusi edo haren izenean jardun nahi badu:

1. Oinordekoek beren izaera egiaztatu beharko dute, eta ahalordetzeen erregistro elektroniko orokorrean inskribatzeko eskatu, zerga-arloko legezko ordezkaritza gisa («nik ordezkatzen dut» erlaitza/ordezkatutako pertsona gehitu/legezko inskripzioa). Horretarako, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

  • Heriotza-ziurtagiria
  • Azken borondateen ziurtagiria
  • Ez badu testamenturik abintestato jaraunslearen deklarazio-aktarik
  • edo Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren aitorpena (650 eredua, jaraunspena onartu eta esleitzeko akta)
  • Ordezkari gisa inskribatu ondoren (24 orduko epean, eskaera egin eta egun baliodunean), BAKekin Errenta WEBean sartzen denean, "Ordezkari" aukera izango du eta zuzenean aurkeztu ahal izango du aitorpena (hildakoaren edo ondorengoaren kontu bat jarrita).
  • Esteka honetan, halaber, formulario bat sartu da egoitza elektronikoan, ondorengoa ez den beste pertsona batek zerga-arloko oinordekoak eta legezko ordezkariak erregistratzea eskatzeko.

 

Azalpen-bideoa

2. Ordezkari gisa inskribatu ondoren (eskaera egin eta 24 orduko epean), A) idatz-zatian bezala jardun ahal izango duzu.

Nola eskuratu jakinarazpena?

 


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali